Ira 24 18
Mendi-joen balada Iruñan
Aingeru Epaltzak eta lagunek Mendi-joen balada ikuskizuna taularatuko dute irailaren 24an (astelehena) 20:00etan Iruñeko Kondestablean.
Ira 24 18
Aingeru Epaltzak eta lagunek Mendi-joen balada ikuskizuna taularatuko dute irailaren 24an (astelehena) 20:00etan Iruñeko Kondestablean.
Ira 21 18
Danele Sarriugarteren Azala erre nobelaz hitz egingo dute irailaren 21ean (ostirala) 19:30ean Eako Eskolondon.
Ira 19 18
Harkaitz Canok Mecanografiak ipuin antologia aurkeztuko du irailaren 19an (asteazkena) 12:00etan Donostiako udal liburutegiko sotoan. Argitaletxea: Txalaparta.
Ira 11 18
Xabier Gantzarainen Zuloa liburuari buruz arituko dira irailaren 11n (asteartea) 19:30ean Donostiako irakurle taldean.
Ira 11 18
Irene Nemirovskyren Suite Frantsesari buruz arituko dira irailaren 11n (asteartea) 18:00etan Zumaiako Irakurrimatte irakurle taldean.
Ira 04 18
Antxiñe Mendizabalen Emakume burugabea liburuan oinarritutako poesia emanaldia egingo dute irailaren 4ean (asteartea) 19:30ean Donostiako Victoria Eugenian. Poesia Orduak.
Ira 04 18
Eider Rodriguezekin Bihotz handiegia ipuin liburuaz hitz egiteko elkartuko dira irailaren 4an (asteartea) 18:15ean Baionako irakurketa klubean.

Ira 03 18
Itu Bandak Itzulerak poema errezitaldia egingo du irailaren 3an (astelehena) 19:30ean Donostiako Victoria Eugenia antzokian. Irakurleak: Martin Bidaur, Itziar Ugarte, Alzane Arruti, Paul Beitia eta Jon Gurrutxaga. Poesia orduak.
Abu 17 18
Jack Kerouacen Errepidean berbagai izango dute abuztuaren 17an (ostirala) 19:30ean Eako Eskolondon.
Uzt 27 18
Auxtin Zamorak Hatsaren olerki bustiak ikuskizun poetiko bisuala agertuko du uztailaren 27an (ostirala) 17:00etan Zugarramurdiko Sorginen Museoan.
Uzt 24 18
Sonia Gonzalezek Erreka haizea Botere, isilpen eta herioa liburuari buruz berba egingo du uztailaren 24an (asteartea) 19:30ean Lekeitioko Abaroa parkean.

Uzt 21 18
Juan Kruz Igerabidek errezitaldia egingo du Susana Cencillo musikariarekin uztailaren 21ean (larunbata) 18:00etan Alkizako Urmara museoan.
Uzt 20 18
Ainhoa Elordik Bizipenen olerki bilduma aurkeztuko du uztailaren 20an (ostirala) 19:00etan Lekeitioko Eusebio Erkiaga Kultur Etxean.
Uzt 15 18
Mari Luz Esteban Lurra, animaliak, emakumeak: desokupazio-ariketa 5 ekitalditan aztertuz arituko da uztailaren 15ean (igandea) 11:00etan Eako Eskolondon.
Uzt 14 18
Violeta Parra eta Nicanor Parraren testuekin Parrapean erreztialdia eskainiko dute uztailaren 14an (larunbata) 20:30ean Eako Portusolon.