Api 30 25
Uxue Alberdi Hetero Ortzaizen
Uxue Alberdi hizlari dela Hetero liburuari buruz arituko dira apirilaren 30ean (asteazkena) 18:30ean Ortzaizeko Menta liburudendan. Azokaroa.

Api 30 25
Uxue Alberdi hizlari dela Hetero liburuari buruz arituko dira apirilaren 30ean (asteazkena) 18:30ean Ortzaizeko Menta liburudendan. Azokaroa.

Api 29 25
Bea Salaberri Mesfida zaitez nobelari buruz arituko da eleketan apirilaren 29an (asteartea) 19:30ean Getxon, irakurle taldean.


Api 29 25
Mikel Tabernak Arkanbele kantak poema liburuan oinarritutako solasaldia egingo du apirilaren 29an (asteartea) 19:00etan Atarrabiako Lapiko gunean, Karrikaluze elkartearen irakurle taldeak antolaturik.

Api 29 25
Jon Gerediagaren Zeru-lurren liburua landuko dute apirilaren 29an (asteartea) 18:30ean Leioako irakurle taldean.

Api 29 25
Joxe Austin Arrieta idazleak Palinpsestoa liburu berria aurkeztuko du apirilaren 29an (asteartea) 11:30ean Donostiako udal liburutegian. Argitaletxea: Maiatz.

Api 24 25
Irene Vallejo idazlearen Irakurketaren aldeko manifestua aurkeztuko du Fernando Rey itzultzaileak apirilaren 24an (osteguna) 19:30ean Iruñeko Karririki liburudendan.

Api 24 25
Txomin Peillen idazlearen antologia aurkeztuko du Joseba Sarrionadiak apirilaren 24an (osteguna) 18:00etan Baionako Euskal museoan.
Api 23 25
Jon Urzelai Urbieta Su festak saiakerari buruz arituko beharko du apirilaren 23an (asteazkena) 19:00etan Amikuzeko ikastolan, Festibalen ereduaz, Su festak liburutik abiaturik EHZ festibalak zer rol jokatzen du horren baitan? gaiari erantzunez.

Api 21 25
Urtero bezala Sarako idazleen biltzarra ospatuko da apirilaren 21ean (astelehena) goizeko 10:00etan hasita Saran.

Api 19 25
Eñaut Etxamendi idazlearen obran bidaiatuz, idazlearen presentziarekin apirilaren 19an (larunbatarekin) 10:00etan Hazparneko Mediatekan.

Api 16 25
Seamus Heaney idazlearen poesia lana irakurri eta aztertuko da apirilaren 16an (asteazkena) 19:00etan Azpetiko dinamoan. APOA ekimenaren baitan.

Api 16 25
Idoia Rodriguez Mondragon idazleak Euripean liburu berria aurkeztuko du apirilaren 16an (asteazkena) 18:30ean Baionako Elkar liburudendan.

Api 14 25
Anjel Lertxundiren Zoaz infernura laztana mintzagai apirilaren 14an (astelehena) 17:00etan Erronkaribarko irakurle taldean.

Api 13 25
Gabriel Aresti poeta eta marxista ekarriko dute gogora apirilaren 13an (igandea) egingo diren hitzaldi eta ikusgarrian Bilbon.

Api 10 25
Karmele Jaioren Maitasun kapitala liburuari buruz arituko dira apirilaren 10ean (osteguna) 19:00etan Berriozarren.
