Aza 22 18
Ostadarrak lurra ukitzen duen lekua Edorta Jimenez
Edorta Jimenezek Ostadarrak lurra ukitzen duen lekua nobela berria aurkeztuko du azaroaren 22an (osteguna) 11:30ean Bilbo, Indautxu auzoko Kirruli tabernan. Argitaletxea: Txalaparta.
Aza 22 18
Edorta Jimenezek Ostadarrak lurra ukitzen duen lekua nobela berria aurkeztuko du azaroaren 22an (osteguna) 11:30ean Bilbo, Indautxu auzoko Kirruli tabernan. Argitaletxea: Txalaparta.
Aza 21 18
Violeta Parra eta Nicanor Parraren testuekin Parrapean errezitaldia eskainiko dute Ane Garcia, Itziar Castrillo, Gotzon Barandiaraneta Josu Landak azaroaren 16an (ostirala) 22:30ean Zaldibiako antzokian.
Aza 21 18
Aritz Gorrotxategik Ahazten diren gauzak aurkeztuko du azaroaren 21ean (asteazkena) 11:00etan Donostiako Udal liburutegiko sotoan. Argitaletxea: Erein.
Aza 20 18
Maialen Berasategi, Imanol Epelde eta Larraitz Idarretak Gazteak eta irakurketa izango dute eztabaidagai azaroaren 20an (asteartea) 19:30ean Donostiako liburutegiko aretoan. Literaktum.
Aza 20 18
Silvia Federiciren Caliban eta sorgina izango dute hiketagai azaroaren 20an (asteartea) 18:30ean Lasarteko Irakurle taldean.
Aza 20 18
Pako Aristik Rosa itzuli da aurkeztuko du azaroaren 20an (asteartea) 11:00etan Donostiako Udal liburutegiko sotoan. Argitaletxea: Erein.
Aza 19 18
Esti Martinez Diaz de Cerio eta Peru Iparragirrek Literaturaren bide berriak hartuko dituzte hizpide azaroaren 19an (astelehena) 19:00etan Donostiako liburutegi nagusiko aretoan. Literaktum.
Aza 18 18
Lapurreta kale irakurraldia egingo dute azaroaren 18an (larunbata) 11:30etan hasita Hernaniko Biteri kultur etxetik hasita.
Aza 17 18
Kulturari buruz arituko dira solasean Danele Sarriugarte eta Antonio Casado da Rocha azaroaren 17an (larunbata) 12:00etan Donostiako Kaxilda liburudendan. Literaktum.
Aza 16 18
Poesia kaxa errezitaldia egingo dute azaroaren 16an (ostirala) 20:00etan Donostiako Rekalde tabernan.

Aza 16 18
Koldo Izagirrek Euskara exilioan da hitzaldia egingo du azaroaren 16an (ostirala) 19:30ean Eako Eskolondon. Euskaraldia
Aza 16 18
J.M.Coetzeeren Lotsaizuna nobela aztertuko dute azaroaren 16an (ostirala) 19:30ean Pasai San Pedroko liburutegian. Pasaiako Irakurle Kluba.
Aza 16 18
Euskal idazleen ahotsak baliatuta Afoniak izeneko irratsaio berezia atondu eta aurkeztuko dute Xabier Erkizia eta Arantxa Iturbek azaroaren 16an (ostirala) 19:00etan Donostiako Victoria Eguenia aretoko klubean. Literaktum.
Aza 15 18
Edorta Jimenezen Baleen berbaroa hizpide hartuko dute azaroaren 15ean (osteguna) 19:30ean Zarauzko Garoa liburudendako Paperezko lagunak irakurle taldean.
Aza 15 18
Jon Maia Berriak jaio ginen liburuari buruz mintzatuko da azaroaren 15ean (osteguna) 19:00etan Elizondoko Amezti elkartean.