Urt
19
19
Miel A. Elustondok Kexko bola batek itoak birikak nobela beltza; Edorta Jimenezek Ostadarrak lurra ukitzen duen lekua; eta Xabier Etxeberriak Berriro itzuliko balitz liburu berriak aurkeztuko dituzte urtarrilaren 19an (larunbata) 17:00etan Erratzuko Etxeleberteko elkartean. (H)ilbeltza.
Urt
19
19
Itxaro Borda eta Edorta Jimenez Hiria eta landa eremuaren trataera nobela beltzetan hizpide hartuta solasean arituko dira urtarrilaren 19an (larunbatan) 11:00etan Elizondoko Arizkunenea kultur etxean.
Urt
18
19
Koldo Izagirrek Rosalia de Castro eta bere poesia izango ditu berbagai urtarrilaren 18an (ostirala) 19:30ean Eako Eskolondon.

Urt
18
19
Hemingway ere beltza zen hitzaldiarekin zinema eta literaturaz arituko da Gontzal Agote urtarrilaren 18an (ostirala) 19:00etan Elizondoko Arizkunenea kultur etxean. (H)ilbeltza.
Urt
17
19
Maixa Zugastiren Ahotsak eta itzalak liburuaren gainean solastuko dira urtarrilaren 17an (osteguna) 19:00etan Zarauzko Garoa liburudendan.
Urt
17
19
Leslie Feinberg-ek idatzitako Mari-mutil handi baten bluesa hizketagai hartuko dute urtarrilaren 17an (osteguna) 18:45ean Basauriko Pozokoetxeko kultur etxean.
Urt
17
19
Eider Rodriguezen Haragia mintzagai izanen dute urtarrilaren 17an (osteguna) 18:00etan Otsagabiako eskoletan, Zaraitzuko irakurle klubak antolatuta.

Urt
16
19
Idurre Eskisabel Larrañaga Goseak janak liburuari buruz berbetan arituko da urtarrilaren 16an (asteazkena) 19:00etan Larrabetzuko Anguleri kultur etxean.

Urt
16
19
Jurgi kapitaina, Xabier Gereñoren doblea hitzaldia emango du Koldo Izagirrek urtarrilaren 16an (asteazkena) 19:00etan Anizko Mendiarte elkartean. (H)ilbeltza.
Urt
16
19
Virgine Despentesen King kong teoria hartuko dute mintzagai urtarrilaren 16an (asteazkena) 18:30ean Zornotzako liburutegian.
Urt
15
19
Anthony Burgessen Laranja mekanikoa hizpide hartuko dute urtarrilaren 15ean (asteazkena) 18:30ean Lasarteko irakurle taldean.
Urt
14
19
Dashiell Hammetten Uzta gorria liburuari buruz mintzatuko da Xabier Olarra urtarrilaren 14an (astelehena) 19:30ean Arizkungo medikuaren etxean. (H)ilbeltza.
Urt
14
19
Alaine Agirreren Bi aldiz erditu zinen nitaz, ama liburuari buruz arituko dira urtarrilaren 14an (astelehena) 18:00etan Aramaioko liburutegian.
Urt
10
19
Maddi Zubeldiaren Deserria haurtzaro hizketagai izango dute urtarrilaren 10ean (osteguna) 19:00etan Markina Xemeingo herri bibliotekan.
Urt
08
19
Maixa Zugastiren Ahotsak eta itzalak liburuari buruz arituko dira urtarrilaren 8an (asteartea) 19:00etan Eibarreko Juan San Martin liburutegian.