Mar 31 19

1362 Km euri Bilbon

Garazi Goia eta Goizalde Landabasok 1362 Km euri liburua ikuskizun baten baitan aurkeztuko dute martxoaren 31an (igandea) 12:30etan Bilboko Itsas museoan. Loraldia.

Mar 30 19

Amek ez dute Agurainen

Katixa Agirre Amek ez dute nobelari buruz hizketan arituko da martxoaren 30ean (larunbata) 12:30etan Aguraingo literatura txokoak eta Araiako irakurle taldeak antolatuta.

Mar 29 19

Deklaratzekorik ez Donostian

Beñat Sarasolak Deklaratzekorik ez nobelari buruz hitz egingo du Gorka Bereziartuarekin martxoaren 29an (ostirala) 19:30ean Donostia, Egiako Azpi kultur elkartean.

Mar 29 19

Enarak itzuli dira Zarautzen

Gari Berasaluzek Enarak itzuli dira poema liburuan oinarritutako errezitaldia egingo du martxoaren 29an (ostirala) 19:00etan Zarauzko Garoa liburudendan. Musikaria: Serge.

Mar 28 19

Hadji-Murat Iruñeko Katakrak liburudendan

Lev Tolstoiren Hadji-Murat hizketagai hartuko dute martxoaren 28an (osteguna) 20:00etan Iruñeko Katakrak liburudendako irakurle taldean.

Mar 28 19

Jenisjoplin Gasteizen

Uxue Alberdiren Jenisjoplin nobela hizpide hartuko dute martxoaren 28an (osteguna) 19:30ean Gasteizko Irakurle klubean.

Mar 28 19

Txillardegi gogoan Hendaian

Fito Rodriguezek Txillardegi: Hendaiatik sorterrira itzultzeko azken geltokia hitzaldia emango du martxoaren 28an (osteguna) 18:30ean Hendaiako Herriko etxean.

Mar 28 19

Gelditu zaitezte gurekin Arrasaten

Ana Malagonen Gelditu zaitezte gurekin izango dute berbagai martxoaren 28an (osteguna) 18:30ean Arrasateko Kulturate liburutegian.

Mar 26 19

Zer luzea negu hau Bilbon

Josu Goikoetxea Zer luzea negu hau poema liburuari buruz mintzatuko da martxoaren 26an (asteartea) 19:00etan Bilboko Alde zaharreko Elkar liburudendan. Loraldia.

Mar 24 19

Verdes liburudendari omenaldia Bilbon

Bernardo Atxaga, Natxo De Felipe, Ruper Ordorika, Juan Carlos Perez, Miren Agur Meabe, Joseba Sarrionandia eta Patxo Telleria arituko dira besteak beste Verdes liburudena akorduan ekitaldian martxoaren 24an (igandea) 12:30etan Bilboko Arriaga antzokian. Loraldia.

Mar 23 19

Munduko Poesia Kaia Bilbon

Munduko Poesia Kaia ikuskizuna egingo dute Jose Luis Otamendi idazleak, Iraia Elias aktoreak eta Noemi Viana dantzariak martxoaren 23an (larunbata) 20:00etan Bilboko Itsas museoan, Loraldia egitarauaren barruan. Munduko Poesia Kaierak.

Mar 22 19

Bihotz handiegia Zaldikon

Eider Rodriguezen Bihotz handiegia ipuin liburuaz hitz egiteko elkartuko dira martxoaren 22an (ostirala) 20:00etan Iruñeko Zaldiko maldiko elkartean.

Mar 22 19

Egunero hasten delako Ean

Ramon Saizarbitoriaren Egunero hasten delako hartuko dute hizketagai martxoaren 22an (ostirala) 19:30ean Eako Eskolondon.

Mar 22 19

Goseak janak Donostian

Idurre Eskisabelek Goseak janak liburuko poemekin errezitaldia egingo du, Amagoia Gurrutxaga eta Irati Agirreazkuenagak lagunduta martxoaren 22an (ostirala) 19:00etan Donostiako Udal liburutegiko sotoan.

Mar 21 19

Amek ez dute Erandion

Katixa Agirreren Amek ez dute liburua izango dute hizpide martxoaren 21ean (osteguna) 19:00etan Erandioko Altzaga liburutegiko irakurle taldean.

Agenda

Efemerideak

Kritikak