Api 05 19
Bernardo Atxaga eta Oskar Alegria artea eta kulturari buruz berbetan Bilbon
Bernardo Atxaga eta Oskar Alegria artea eta kulturari buruz berbetan arituko dira apirilaren 5ean (ostirala) 19:30ean Bilboko Azkuna Zentroan. Gutun zuria.
Api 05 19
Bernardo Atxaga eta Oskar Alegria artea eta kulturari buruz berbetan arituko dira apirilaren 5ean (ostirala) 19:30ean Bilboko Azkuna Zentroan. Gutun zuria.
Api 05 19
Amaia Alvarez eta Agus Perez Euskal teatroa eta iragana: idatzia dago euskarazko teatroaren historia? galderari erantzuten arituko dira apirilaren 5ean (ostirala) 19:00etan Bilboko Skolastikan. Antolatzailea: EHAZE.
Api 05 19
Uxue Alberdiren Jensijoplin nobelari buruz solas egingo dute apirilaren 5ean (ostirala) 18:00etan Durangoko Andregunean.

Api 05 19
Danele Sarriugarte, Beatriz Chivite eta Eric Dicharry; Beñat Sarasolaren gidaritzapean arituko dira solasean artea eta literaturari buruz apirilaren 5ean (ostirala) 18:00etan Bilboko Azkuna zentroan. Gutun zuria.
Api 04 19
Aritz Gorrotxategik Ahazten diren gauzak liburuari buruzko solasaldia egingo du Asier Osinalderekin apirilaren 4an (osteguna) 19:30ean Donostiako Iesu parrokian.
Api 04 19
Itxaro Borda, Iratxe Retolaza eta Maddi Zubeldiak Amaia Ezpeldoi izango dute hizketagai apirilaren 4ean (osteguna) 19:00etan Donostiako Udal liburutegiko sotoan. Booktegi.eus
Api 04 19
Idurre Eskisabel Larrañaga Goseak janak liburuari buruz arituko da apirilaren 4an (osteguna) 18:30ean Lasarteko irakurle taldean.

Api 04 19
Xabier Gantzarain eta Harkaitz Cano Mentura dugu artea solasaldian arituko dira apirilaren 4ean (osteguna) 18:00etan Bilboko Azkuna Zentroan. Gutun zuria.
Api 03 19
Harkaitz Cano Fakirraren ahotsa nobela berriari buruz solasean arituko da Pako Aristirekin apirilaren 3an (asteazkena) 19:00etan Usurbilgo Sutegi liburutegian.

Api 02 19
Hileroko lehen asteartean biltzeko asmoa du Joxemiel Bidador poesia taldeak, eta apirilaren 2an (asteartea) 19:30ean Joxemiel Bidador bera hartuko dute hizpide Iruñeko Nafar Ateneoan.
Api 02 19
Idurre Eskisabel Larrañaga Goseak janak liburuari buruz arituko da apirilaren 2an (asteartea) 19:30ean Donostiako udal liburutegian.

Api 02 19
Irati Elorrietaren Neguko argiak berbagai hartuko dute apirilaren 2an (asteartea) 19:00etan Eibarko Juan San Martin liburutegian.
Api 02 19
Harkaitz Cano Fakirraren ahotsa liburuari buruz hizketan arituko da apirilaren 2an (asteartea) 18:00etan Zumaiako Irakurri matte irakurle taldean.

Api 02 19
Angel Errok Lerro etena (2004-2018) egunerokoa aurkeztuko du apirilaren 2an (asteartea) 11:00etan Donostiako Elkar liburudendan. Argitaletxea: Elkar.
Api 01 19
Katixa Agirre Amek ez dute nobelari buruz arituko da hizketan apirilaren 1ean (astelehena) 19:00etan Bilboko Pozas kaleko Elkar liburudendan. Loraldia.