Ots 21 19

ZAD: bizi dutenen ahotik Katakraken

Iñaki Etxelekuk ZAD: bizi dutenen ahotik liburua aurkeztuko du otsailaren 21ean (osteguna) 19:00etan Iruñeko Katakrak liburudendan. Argitaletxea: Gatuzain.

Ots 21 19

Bihotzean daramagun mundua Basaurin

Maite Darcelesen Bihotzean daramagun mundua berbagai hartuko dute otsailaren 21ean (osteguna) 18:45ean Basauriko Pozokoetxe kultur etxean.

Ots 21 19

Fakirraren ahotsa Zestoan

Harkaitz Canoren Fakirraren ahotsa nobela berriari buruz berbetan arituko dira otsailaren 21ean (osteguna) 18:30ean Zestoako irakurle taldean.

Ots 21 19

Infernurantz Erromon

Estibaliz Vivancoren Infernurantz hartuko dute berbagai otsailaren 21ean (osteguna) 10:00etan Erromoko kultur etxean. Uribe Kostako irakurzaleen txokoa.

Ots 20 19

Azukrea belazeetan Tolosan

Inazio Mujika Iraolak Azukrea belazeetan ipuin liburua izango du hizpide otsailaren 20an (asteazkena) 19:00etan Tolosako kultur etxean.

Ots 20 19

Fakirraren ahotsa Larrabetzun

Harkaitz Cano Fakirraren ahotsa nobela berriari buruz berbetan arituko da otsailaren 20an (asteazkena) 19:00etan Larrabetzuko Anguleri kultur etxean.

Ots 19 19

Munduko tokirik ederrena Lasarten

Iñigo AranbarriMunduko tokirik ederrena hizpide izango du otsailaren 19an (asteartea) 20:00etan Lasarteko irakurle taldean.

Ots 19 19

Ostadarrak lurra ukitzen duen lekua Iruñeko Karrikirin

Edorta Jimenez Ostadarrak lurra ukitzen duen lekua nobelari buruz mintzatuko da otsailaren 19an (asteartea) 19:30ean Iruñeko Karrikirin.

Ots 19 19

Fakirraren ahotsa Martutenen

Harkaitz Canoren Fakirraren ahotsa liburuari buruz arituko dira otsailaren 19an (asteartea) 19:00etan Martuteneko Etxarriene auzo etxean.

Ots 18 19

Bihotz handiegia Galdakaon

Eider Rodriguezen Bihotz handiegia ipuin liburuaz hitz egiteko elkartuko dira otsailaren 18an (astelehena) 18:30ean Galdakaoko Topa tabernan.

Ots 16 19

Bertso afari literarioa Lasarten

Oier Guillanek gidatuta, Ane Labaka, Maialen Lujanbio eta Uxue Alberdi bertso afari literarioan arituko dira otsailaren 16an (larunbata) 21:00etan Lasarteko Xirimiri elkartean.

Ots 15 19

Munduko tokirik ederrena Ean

Iñigo AranbarriMunduko tokirik ederrena liburuari buruz berba egingo du otsailaren 15ean (ostirala) 19:30ean Eako eskolondon.

Ots 14 19

Otto Pette Trumpen garaietan Euskaltzaindian

Juanjo Olasagarrek Otto Pette Trumpen garaietan gaiaren inguruan solastuko da otsailaren 14an (osteguna) 20:00etan Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitzan. Otto Pette, 25 urte.

Ots 14 19

Aingurak eta arrangurak Iruñeko Karrikirin

Josu Jimenez Maiak Aingurak eta arrangurak liburua aurkeztuko du otsailaren 14an (osteguna) 19:30ean Iruñeko Karrikirin.

Ots 14 19

Otto Pette, tresna-kutxa Bilbon

Danele Sarriugartek Otto Pette, tresna-kutxa hitzaldia egingo du otsailaren 14an (osteguna) 19:00etan Bilboko Euskaltzaindian. Otto Pette, 25 urte.

Agenda

Efemerideak

Kritikak