Urt 25 19

Idatzi, argitaratu eta irakurri euskaraz Iruñean

Idatzi, argitaratu eta irakurri euskaraz goiburupean Aingeru Epaltza, Mikel Soto eta Ines Castiellak Kafe beltza tertulia literarioa eginen dute urtarrilaren 25ean (ostirala) 18:00etan Iruñeko Elkar liburudendan.

Urt 24 19

Rosa Luxemburgen Kartzelako gutunak Karrikirin

Rosa Luxemburgek idatzitako Kartzelako gutunak Sophie Liebknechti liburuari buruz solasean arituko dira Amaia Lasarekin  urtarrilaren 24an (osteguna) 19:30ean Iruñeko Karrikirin.

Urt 24 19

Katigatu ninduzun librea nintzena Bilbon

Laura Urubururen Katigatu ninduzun librea nintzena nobela berriari buruz egilearekin solasean arituko dira Laura Mintegi eta Jabier Kaltzakorta urtarrilaren 24ean () 18:30ean Bilboko Ondorio Botxo kafetegian, Labayruk antolatuta.

Urt 24 19

Jenisjoplin Arrasaten

Uxue Alberdiren Jenisjoplin nobela hizpide hartuko dute urtarrilaren 24an (osteguna) 18:30ean Arrasateko Kulturateko liburutegian.

Urt 24 19

Twist Zarautzen

Harkaitz Canoren Twist nobelari buruz solas egingo dute urtarrilaren 24an (osteguna) 18:30ean Zarauzko liburutegian.

Urt 23 19

Gerezi denbora Deustun

Inazio Mujikarekin Gerezi denbora nobelaz ariko dira urtarrilaren 23an (asteazkena) 20:00etan Deustuko Bidarte liburutegian.

Urt 23 19

Maitalea Tolosan

Marguerite Duras idazlearen Maitalea hartuko dute hizpide urtarrilaren 23an (asteazkena) 19:00etan  Tolosako irakurle taldean.

Urt 23 19

Hariak Hondarribian

Yoseba Peña Hariak nobelari buruz arituko da urtarrilaren 23an (asteazkena) 17:30ean Hondarribiko Talaia institutuko irakurle taldean.

Urt 22 19

Mendi-joak Iruñean

Aingeru Epaltzaren Mendi-joak mintzagai izanen da urtarrilaren 22an (asteartea) 18:00etan Iruñeko Civicaneko irakurle klubean.

Urt 20 19

Chandlerren alde… edo kontra irakurketa girotua Elizondon

Jon Alonsok idatzitako Chandlerren alde.. edo kontra irakurketa girotua eginen dute urtarrilaren 20an (igandea) 19:00etan Elizondoko Arizkunenea kultur etxean. (H)ilbeltza.

Urt 19 19

Nobela beltzen aurkezpena Erratzun

Miel A. Elustondok Kexko bola batek itoak birikak nobela beltza; Edorta Jimenezek Ostadarrak lurra ukitzen duen lekua; eta Xabier Etxeberriak Berriro itzuliko balitz liburu berriak aurkeztuko dituzte urtarrilaren 19an (larunbata) 17:00etan Erratzuko Etxeleberteko elkartean. (H)ilbeltza.

Urt 19 19

Hiria eta landa eremuaren trataera nobela beltzetan Elizondon

Itxaro Borda eta Edorta Jimenez Hiria eta landa eremuaren trataera nobela beltzetan hizpide hartuta solasean arituko dira urtarrilaren 19an (larunbatan) 11:00etan Elizondoko Arizkunenea kultur etxean.

Urt 18 19

Rosalia de Castrori buruz Ean

Koldo Izagirrek Rosalia de Castro eta bere poesia izango ditu berbagai urtarrilaren 18an (ostirala) 19:30ean Eako Eskolondon.

Urt 18 19

Hemingway ere beltza zen (H)ilbeltzan

Hemingway ere beltza zen hitzaldiarekin zinema eta literaturaz arituko da Gontzal Agote urtarrilaren 18an (ostirala) 19:00etan Elizondoko Arizkunenea kultur etxean. (H)ilbeltza.

Urt 17 19

Ahotsak eta itzalak Zarautzen

Maixa Zugastiren Ahotsak eta itzalak liburuaren gainean solastuko dira urtarrilaren  17an (osteguna) 19:00etan Zarauzko Garoa liburudendan.

Agenda

Efemerideak

Kritikak