Api 02 25
Amaiur Epher Haize beltza Baionan
Amaiur Epher idazleak bere Haize beltza nobelaren aurkezpena eginen du apirilaren 2an (asteazkena) 18:30ean Baionako Elkar liburudendan.

Api 02 25
Amaiur Epher idazleak bere Haize beltza nobelaren aurkezpena eginen du apirilaren 2an (asteazkena) 18:30ean Baionako Elkar liburudendan.

Mar 31 25
Aritz Gorrotxategik Homeroren Odiseaz jardungo du martxoaren 31an (astelehena) 19:00etan Donostiako KM Kulturuneko Santa Teresa komentuko Ekitaldi Aretoan.
Mar 31 25
Alex Michaelides idazlearen Paziente isila euskaratu du Fernando Reyk eta datorren martxoaren 31an (astelehena) 10:30ean aurkeztuko dute Donostian. Argitaletxea: Erein.

Mar 30 25
Uxue Alberdi hizlari dela Hetero liburuari buruz arituko dira martxoaren 30ean (igandea) 18:30ean Ortzaizeko Menta liburudendan.


Mar 30 25
Anari Alberdi bere Gari eta goroldiozko liburuari buruz Nora Arbelbiderekin solasean arituko da martxoaren 30ean (igandea) 14:00etan Senpereko Atxik ardo eta liburu konprometituen azokan.

Mar 29 25
Mohammed el-Kurd idazle palestinarraren Rifqa poema liburua liburuaren errezitaldi musikatua egingo dute Eider Beobide, Xalba Ramirez eta Peru Galbetek martxoaren 29an (larunbata) 13:00etan Iruñean, Txantreako Euskaldunon Biltokin.

Mar 28 25
Virginia Woolfen Farorantz aztertuko dute martxoaren 28an (ostirala) 19:00etan Iruñeko Katakrak liburudendako irakurle taldean.
Mar 28 25
Bea Salaberri Mesfida zaitez nobelari buruz arituko da eleketan martxoaren 28an (ostirala) 18:00etan Donibane Lohizuneko Mediatekan.


Mar 27 25
Kazuo Ishiguroren Denboraren hondarrak liburua izango dute hizpide martxoaren 27an (osteguna) 19:30ean Gasteizko irakurle klubean.
Mar 27 25
Aiora Jaka itzultzailea lagun dutela Ahmadou Kouroumaren Independentziaren eguzkiak liburuari buruz berba egingo dute martxoaren 27an (osteguna) 19:00etan Larrabetzun.

Mar 27 25
Montserrat Roig idazlearen Gerezi-denbora izango dute berbagai martxoaren 27an (osteguna) 18:30etan Leioako liburutegian.
Mar 27 25
Leire Ugadiren Simulakro bat poema liburu berria aurkeztuko dut martxoarean 27an (osteguna) 10;30ean Donostiako Elkar liburudendan.
Mar 26 25
Ane Labaka Mayoz idazleak Hezur berriak bere lehen poema liburua aurkeztuko du martxoaren 26an (asteazkena), 12:00etan Donostiako Udal Liburutegi Zaharrean. Argitaletxea: Susa literatura.

Mar 24 25
Beatriz Chivitek Oroi garen oro poema liburua aurkeztuko du martxoaren 24an (astelehena) 11:30ean Donostiako udal liburutegi zaharrean. Argitaletxea: Pamiela.
Mar 20 25
Marlen Haushofer idazlearen Horma liburuari buruz arituko dira martxoaren 20an (osteguna) 18:00etan Eskoriatzako liburutegian.