maiatza
03
19
Ramon Saizarbitoriaren Egunero hasten delako nobelaren 50. urteurrenean berragirtalpen berezia aurkeztuko dute maiatzaren 3an (ostirala) 11:00etan Donostiako udal liburutegian. Argitaletxea: Erein.
maiatza
02
19
Leslie Feinberg-ek idatzitako Mari-mutil handi baten bluesa hizketagai hartuko dute maiatzaren 2an (osteguna) 19:30ean Gasteizko Irakurle klubean.
Api
30
19
Rafa Egigurenen 25 poema dastatzeko aukera izango da apirilaren 30ean (asteartea) 20:30ean Hernaniko Errioguarda jatetxean. Poemafaria.

Api
30
19
Bernardo Atxagak, Jose Kruz Gurrutxaga aktorearen laguntzarekin Martuteneko kartzelan irakurketa dramatizatua egingo du apirilaren 30ean (asteartea) 20:00etan Zarauzko Modelo aretoan.
Api
30
19
Ekin eta joka. Azken ikerketak euskal teatroaz liburua aurkeztuko dute apirilaren 30ean (asteartea) 19:00etan Iruñeko Katakrak liburudendan.
Api
30
19
Garazi Arrula Gu orduko hauek liburuari buruz mintzatuko da apirilaren 30ean (asteartea) 19:00etan Andoaingo liburutegian.
Api
29
19
Katixa Agirreren Amek ez dute liburua izango dute berbagai apirilaren 29an (astelehena) 18:30ean Galdakaoko Topa tabernan.
Api
26
19
Bernardo Atxagak, Jose Kruz Gurrutxaga aktorearen laguntzarekin Martuteneko kartzelan irakurketa dramatizatua egingo du apirilaren 26an (asteartea)19:00etan Altsasuko kultur etxean.
Api
25
19
Harkaitz Cano Fakirraren ahotsa liburuari buruz hizketan arituko da apirilaren 25ean (osteguna) 18:30ean Getariako irakurle taldean.

Api
24
19
Miren Gorrotxategi idazlearen 33 ezkil liburuari buruz arituko dira solasean apirilaren 24an (asteazkena) 20:00etan Berako liburutegian.
Api
24
19
Kirmen Uriberen Mussche nobelari buruz arituko dira apirilaren 24an (asteazkena) 19:30ean Mendillorriko irakurle taldean.

Api
24
19
Svetlana Aleksievitx idazlearen Gerrak ez du emakume aurpegirik liburuaz arituko dira solasean apirilaren 24an 19:00etan (asteazkena) Zestoako irakurle taldean.
Api
23
19
Bernardo Atxagaren Obabakoak hartuko dute hizpide apirilaren 23an (asteartea) 18:00etan Altsasuko liburutegian.
Api
23
19
Euskarazko irakurketa nola sustatu asmatzen saiatuko dira Lierni Arizaga kazetaria, Maider Bexagar liburuzaina, Peio D’Uhalt editorea, Lucien Etxezaharreta idazlea eta Maiatz argitaletxeko kidea eta Baionako Mediatekako Gilles Riviere liburuzaina apirilaren 23an (asteartea) 15:30ean Sarako idazleen biltzarrean.
Api
23
19
Ramon Saizarbitoriaren Egunero hasten delako nobela jendaurrean irakurriko dute apirilaren 23an (asteartea) 13:00etan Donostiako Gipuzkoa plazako liburu azokan, Liburuaren egunaren karietara.
