Api
22
19
Juan Carlos Etxegoien Xamar idazleak Etxera bidean eta Kepa Altonagak berriz Douvoisin kapitainaren malura aurkeztuko dute apirilaren 22an (astelehena) 15:30ean Sarako idazleen biltzarrean.
Api
22
19
Itxaro Bordak eta Severine Dabadie argazkilariak Poema bat da herri hau liburua aurkeztuko dute apirilaren 22an (astelehena) 15:00etan Sarako idazleen biltzarrean.
Api
17
19
Bernardo Atxagaren Lekuak hartuko dute hizketagai apirilaren 17an (asteazkena) 19:30ean Zarauzko Garoa liburudendan.
Api
17
19
Sergei Dovlatoven Maleta mintzagai izanen dute apirilaren 17an (asteazkena) 19.30ean Burlatako irakurle taldean.
Api
17
19
Patxi Larrionen Feriatzaileak nobelari buruz mintzaturen dira apirilaren 17an (asteazkena) 19:30ean Iruñeko San Frantzisko liburutegiko irakurle taldean.

Api
17
19
Virginia Woolfen Dalloway andrea mintzagai izango dute apirilaren 19an (asteazkena) 19:00etan Tolosako kultur etxean, Galtzaundi irakurle taldean.
Api
16
19
Jim Thompson idazlearen 1280 arima hizketagai hartuko dute apirilaren 16an (asteartea) 19:30ean Antsoaingo liburutegiko irakurle taldean.
Api
15
19
Bernardo Atxagak, Jose Kruz Gurrutxaga aktorearen laguntzarekin Martuteneko kartzelan irakurketa dramatizatua egingo du apirilaren 15ean (astelehena) 19:00etan Gasteizko Goiuriko jauregian.
Api
15
19
Gloria Fuertesen poemei buruz arituko dira apirilaren 15ean (astelehena) 18:00etan Aramaioko kultur etxean, feminismoa eta literatura batzen dituen irakurle klubean.
Api
14
19
Iban Zalduak Sekulako kontatu behar ez nizkizun gauzak liburuko pasarteen errezitaldi musikatua egingo du apirilaren 14an (igandea) 19:00etan Zarauzko Marina Txiki tabernan. Musikaria: Koruko Heras.
Api
13
19
Euskal arte eszenikoen zergatia, norentzat eta norainokoak izango dituzte eztabaidagai Amaia Alvarez, Idoia Gereñu, Oier Guillan, Iñaki Ziarrusta eta Amancay Gaztañagak apirilaren 13an (larunbata) 16:00etan Gasteizko Baratza aretoan. Antolatzailea: EHAZE.
Api
12
19
Beñat Sarasolak Deklaratzekorik ez nobelari buruz hitz egingo du Patxi Larrionekin apirilaren 12an (ostirala) 20:00etan Iruñeko Karrikirin.

Api
12
19
Karlos Linazasororen poemak eta Aritz Gorrotxategiren kritika apirilaren 12an (ostirala) 19:30ean Donostiako KM liburutegian.
Api
12
19
Pello Otxotekok Itsas bizimina poema liburua aurkeztuko du apirilaren 12an (ostirala) 11:30ean Donostiako Udal liburutegiko sotoan. Argitaletxea: Balea Zuria.
Api
11
19
Joseba Sarrionandiaren Tempo de exilio poema liburuaren inguruko errezitala egingo du Isaac Xubinek apirilaren 11an (osteguna) 19:30ean Bilboko Bira gunean.