Api 22 19

Poema bat da herri hau Saran

Itxaro Bordak eta Severine Dabadie argazkilariak Poema bat da herri hau liburua aurkeztuko dute apirilaren 22an (astelehena) 15:00etan Sarako idazleen biltzarrean.

Api 17 19

Lekuak Garoan

Bernardo Atxagaren Lekuak hartuko dute hizketagai apirilaren 17an (asteazkena) 19:30ean Zarauzko Garoa liburudendan.

Api 17 19

Maleta Burlatan

Sergei Dovlatoven Maleta mintzagai izanen dute apirilaren 17an (asteazkena) 19.30ean Burlatako irakurle taldean.

Api 17 19

Feriatzaileak Iruñean

Patxi Larrionen Feriatzaileak nobelari buruz mintzaturen dira apirilaren 17an (asteazkena) 19:30ean Iruñeko San Frantzisko liburutegiko irakurle taldean.

Api 17 19

Dalloway andrea Tolosan

Virginia Woolfen Dalloway andrea mintzagai izango dute apirilaren 19an (asteazkena) 19:00etan Tolosako kultur etxean, Galtzaundi irakurle taldean.

Api 16 19

1280 arima Antsoainen

Jim Thompson idazlearen 1280 arima hizketagai hartuko dute apirilaren 16an (asteartea) 19:30ean Antsoaingo liburutegiko irakurle taldean.

Api 15 19

Martuteneko kartzelan irakurketa dramatizatua Gasteizen

Bernardo Atxagak, Jose Kruz Gurrutxaga aktorearen laguntzarekin Martuteneko kartzelan irakurketa dramatizatua egingo du apirilaren 15ean (astelehena) 19:00etan Gasteizko Goiuriko jauregian.

Api 15 19

Gloria Fuertesen poemak Aramaioko irakurle klub feministan

Gloria Fuertesen poemei buruz arituko dira apirilaren 15ean (astelehena) 18:00etan Aramaioko kultur etxean, feminismoa eta literatura batzen dituen irakurle klubean.

Api 14 19

Zalduaren errezitaldi musikatua Zarautzen

Iban Zalduak Sekulako kontatu behar ez nizkizun gauzak liburuko pasarteen errezitaldi musikatua egingo du apirilaren 14an (igandea) 19:00etan Zarauzko Marina Txiki tabernan. Musikaria: Koruko Heras.

Api 13 19

Euskal arte eszenikoen zergatia, norentzat eta norainokoak Gasteizen

Euskal arte eszenikoen zergatia, norentzat eta norainokoak izango dituzte eztabaidagai Amaia Alvarez, Idoia Gereñu, Oier Guillan, Iñaki Ziarrusta eta Amancay Gaztañagak apirilaren 13an (larunbata) 16:00etan Gasteizko Baratza aretoan. Antolatzailea: EHAZE.

Api 12 19

Deklaratzekorik ez Iruñean

Beñat Sarasolak Deklaratzekorik ez nobelari buruz hitz egingo du Patxi Larrionekin apirilaren 12an (ostirala) 20:00etan Iruñeko Karrikirin.

Api 12 19

Karlos Linazasororen poesia Donostian

Karlos Linazasororen poemak eta Aritz Gorrotxategiren kritika apirilaren 12an (ostirala) 19:30ean Donostiako KM liburutegian.

Api 12 19

Itsas bizimina Pello Otxoteko

Pello Otxotekok Itsas bizimina poema liburua aurkeztuko du apirilaren 12an (ostirala) 11:30ean Donostiako Udal liburutegiko sotoan. Argitaletxea: Balea Zuria.

Api 11 19

Tempo de exilio Bilbon

Joseba Sarrionandiaren Tempo de exilio poema liburuaren inguruko errezitala egingo du Isaac Xubinek apirilaren 11an (osteguna) 19:30ean Bilboko Bira gunean.

Api 11 19

Kristalezko begi bat Mutilgoitin

Miren Agur Meaberen Kristalezko begi bat nobelari buruz berba egingo dute apirilaren 11n (osteguna) 19:00etan Mutilgoitiko liburutegian.

Agenda

Efemerideak

Kritikak