Api 30 19

Gu orduko hauek Andoainen

Garazi Arrula Gu orduko hauek liburuari buruz mintzatuko da apirilaren 30ean (asteartea) 19:00etan Andoaingo liburutegian.

Api 29 19

Amek ez dute Galdakaon

Katixa Agirreren Amek ez dute liburua izango dute berbagai apirilaren 29an (astelehena) 18:30ean Galdakaoko Topa tabernan.

Api 26 19

Bernardo Atxaga Altsasun

Bernardo Atxagak, Jose Kruz Gurrutxaga aktorearen laguntzarekin Martuteneko kartzelan irakurketa dramatizatua egingo du apirilaren 26an (asteartea)19:00etan Altsasuko kultur etxean.

Api 25 19

Fakirraren ahotsa Getarian

Harkaitz Cano Fakirraren ahotsa liburuari buruz hizketan arituko da apirilaren 25ean (osteguna) 18:30ean Getariako irakurle taldean.

Api 24 19

33 ezkil Beran

Miren Gorrotxategi idazlearen 33 ezkil liburuari buruz arituko dira solasean apirilaren 24an (asteazkena) 20:00etan Berako liburutegian.

Api 24 19

Mussche Mendillorrin

Kirmen Uriberen Mussche nobelari buruz arituko dira apirilaren 24an (asteazkena) 19:30ean Mendillorriko irakurle taldean.

Api 24 19

Gerrak ez du emakume aurpegirik Zestoan

Svetlana Aleksievitx idazlearen Gerrak ez du emakume aurpegirik liburuaz arituko dira solasean apirilaren 24an 19:00etan (asteazkena) Zestoako irakurle taldean.

Api 23 19

Obabakoak Altsasun

Bernardo Atxagaren Obabakoak hartuko dute hizpide apirilaren 23an (asteartea) 18:00etan Altsasuko liburutegian.

Api 23 19

Nola sustatu euskarazko irakurketa? Saran

Euskarazko irakurketa nola sustatu asmatzen saiatuko dira Lierni Arizaga kazetaria, Maider Bexagar liburuzaina, Peio D’Uhalt editorea, Lucien Etxezaharreta idazlea eta Maiatz argitaletxeko kidea eta Baionako Mediatekako Gilles Riviere liburuzaina apirilaren 23an (asteartea) 15:30ean Sarako idazleen biltzarrean.

Api 23 19

Egunero hasten delako irakurraldia Donostian

Ramon Saizarbitoriaren Egunero hasten delako nobela jendaurrean irakurriko dute apirilaren 23an (asteartea) 13:00etan Donostiako Gipuzkoa plazako liburu azokan, Liburuaren egunaren karietara.

Api 23 19

Euskal idazleen elkartea Sarako biltzarrean

Garbiñe Ubeda eta Peru Iparragirrek hitzaldi bana eskainiko dute idazle elkarteari buruz apirilaren 23an (asteartea) 11:00etan Sarako idazleen biltzarrean.

Api 23 19

Gailur ekaiztsuak irakurraldia Donostian

Emily Brontë idazlearen Gailur ekaiztsuak nobelaren irakurraldia egingo dute apirilaren 23an (asteartea) 10:30ean Donostiako Gipuzkoa plazako liburu azokan, Liburuaren eguneko ekitaldi sortaren barruan.

Api 23 19

XXI. mendeko euskal literaturari buruz Saran

Itziar Madinak XXI. mendeko euskal literatura aztertuko du apirilaren 23an (asteartea) 9:30ean Sarako idazleen biltzarrean.

Api 22 19

Afoniak Sarako idazleen biltzarrean

Xabi Erkizia, Arantxa Iturbe eta Lucas Rullok berriz idazleen ahotsak bilduz sortutako Afoniak emanaldi berezia eskainiko dute apirilaren 22an (astelehena) 16:00etan Sarako idazleen biltzarrean.

Api 22 19

Etxera bidean eta Douvosin kapitainaren malura Saran

Juan Carlos Etxegoien Xamar idazleak Etxera bidean eta  Kepa Altonagak berriz Douvoisin kapitainaren malura aurkeztuko dute apirilaren 22an (astelehena) 15:30ean Sarako idazleen biltzarrean.

Agenda

Efemerideak

Kritikak