maiatza 17 19
Hariak sentikaria Zarautzen
Yoseba Peñaren Hariak nobelan oinarritutako sentikaria estreinatuko dute maiatzaren 17an (ostirala) 20:30ean Zarauzko Modelo zineman; Iraia Elias, Rafa Rueda eta Agurtzane Intxaurragarekin.

maiatza 17 19
Yoseba Peñaren Hariak nobelan oinarritutako sentikaria estreinatuko dute maiatzaren 17an (ostirala) 20:30ean Zarauzko Modelo zineman; Iraia Elias, Rafa Rueda eta Agurtzane Intxaurragarekin.

maiatza 17 19
Andrea Camilleriren Uraren forma hizpide hartuko dute maiatzaren 17an (ostirala) 19:15ean Sarrigurengo irakurle taldean.
maiatza 16 19
Bernardo Atxagaren Behi euskaldun baten memoriak liburuari buruz arituko dira solasean maiatzaren 16an (osteguna) 19:00etan Erronkariko irakurle taldean, euskaltegian.
maiatza 16 19
Katixa Agirreren Amek ez dute liburua izango dute hizketagai maiatzeren 16an (osteguna) 19:00etan Zestoako irakurle taldean.
maiatza 16 19
Iñigo Aranbarrik Munduko tokirik ederrena liburuari buruz berba egingo du maiatzaren 16an (osteguna) 19:00etan Larrabetzuko Anguleri kultur etxean.

maiatza 16 19
Bernardo Atxagak Soinujolearen semea. Literatura eta zinea solasa eskainiko du maiatzaren 16an (osteguna) 18:00etan Miarritzeko Mediatekan.
maiatza 15 19
Uxue Alberdiren Jenisjoplin nobelari buruz solas egingo dute maiatzaren 15ean (asteazkena) 19:30ean Iruñeko San Frantziskoko liburutegian.

maiatza 14 19
Idea Vilariñoren obra poetikoa aztertuko dute maiatzaren 14an (asteartea) 19:30ean Iruñeko Nafar ateneoan, Joxemiel Bidador poesia taldean.

maiatza 14 19
Katixa Agirreren Amek ez dute liburua izango dute hizketagai maiatzaren 14an (asteartea) 19:00etan Martuteneko irakurle taldean.
maiatza 14 19
Mary Shelleyren Frankenstein hizketagai izango dute maiatzaren 14an (asteartea) 18:00etan Zumaiako irakurle taldean.
maiatza 14 19
Arantxa Iturberen Lehenago zen berandu liburuko ipuinei buruz arituko dira maiatzaren 14an (asteartea) 17:30ean Nafarroako liburutegiko irakurle taldean.
maiatza 14 19
Patxi Iturregiren Ur biren artean ipuin liburuaren gainean berba egiteko elkartuko dira maiatzaren 14an (asteartea),11:00etan, Laudioko Udal Euskaltegian.
maiatza 14 19
Miren Agur Meabek Hezurren erretura aurkeztuko du maiatzaren 14an (asteartea) 11:00etan Donostiako udal liburutegiko sotoan. Argitaletxea: Susa.

maiatza 13 19
Miren Agur Meabek Hezurren erretura liburu berrian oinarritutako irakurketa musikatua egingo du maiatzaren 13an (astelehena) 19:30ean Bilboko Arriaga antzokian. Musika: Eraul.

maiatza 12 19
Salbatore Mitxelenaren jaiotzaren 100. urteurrena dela eta solasean arituko dira Anjel Lertxundi eta Lourdes Otaegi maiatzaren 12an (igandea) 13:30ean Zarauzko Modelo aretoan. Literaturia.