Uzt
04
19
Ramon Saizarbitoria eta Mikel Aierbe solasaldian arituko dira Egunero hasten delako nobelaren inguruan, argitaratu zela 50 urte betetzen diren honetan, uztailaren 4ean (osteguna) 19:00etan Donostiako Miramar jauregian. (EHU, Udako ikastaroak).
Uzt
02
19
Hasier Arraiz Maitasun keinu bat besterik ez saiakera aurkezten arituko da Miren Larrion, Mikel Urdangarin eta Kirmen Uribe idazlearekin batera uztailaren 2an (asteartea) 19:00etan Gasteizko Artium museoko Plaza aretoan.
Uzt
01
19
Bidaiak eta bidaiariak literaturan izeneko ikastaroa antolatu du UEUk datozen uztailaren 1 (astelehena) eta 2an (asteartea) Donostiako Euskaltzaindiaren egoitzan.
Eka
28
19
Eric Dicharry Duchampen inguma hitzaldia eskainiko du ekainaren 28an (ostirala) 11:30ean Donostiako Tabakaleran. Literatura mutanteak (EHU, udako ikastaroak).
Eka
28
19
Ixiar Rozas Mapa ez da paisaia azaltzen arituko da ekainaren 28an (ostirala) 10:00etan Donostiako Tabakaleran. Literatura mutanteak (EHU, udako ikastaroak).
Eka
28
19
Nerea Arrutik Joseba Sarrionandia intermitentea hitzaldia aurkeztuko du ekainaren 28an (ostirala) 9:00etan Donostiako Tabakaleran. Literatura mutanteak (EHU, udako ikastaroak).
Eka
27
19
Eider Rodriguezen Bihotz handiegia hizpide hartuko dute ekainaren 27an (osteguna) 19:30ean Gasteizko Irakurle klubean.

Eka
27
19
Hasier Arraizen Maitasun keinu bat besterik ez saiakera aurkezten arituko dira Bingen Zupiria eta Goizalde Landabaso egilearekin batera ekainaren 27an (osteguna) 19:00etan Bilboko Kafe Antzokian.
Eka
27
19
Ximun Fuchs aktore eta zuzendariak Eszenarako idazketa hitzaldia eskainiko du ekainaren 27an (osteguna) 11:30ean Donostiako Tabakaleran. Literatura mutanteak (EHU, udako ikastaroak).
Eka
25
19
Koldo Izagirre, Estepan Urkiaga Lauaxeta berbagai hartuta arituko da ekainaren 25ean (asteartea) 19:00etan Gernikako Astran.
Eka
24
19
Ur Apalategiren Fikzioaren izterrak berbagai hartuko dute ekainaren 24an (osteguna) 18:30ean Galdakaoko Topa tabernan.

Eka
21
19
Beñat Sarasolaren Deklaratzekorik ez nobelari buruz hitz egingo dute ekainaren 21ean (ostirala) 19:30ean Eako Eskolondon.

Eka
21
19
Heinrich von Kleist idazlearen Michael Kohlaas liburuari buruz solasean arituko dira ekainaren 21ean (ostirala) 20:00etan Iruñeko Katakrak liburudenan. .
Eka
20
19
Joxean Agirreren Goldsmithen ikaslea berbagai izango dute ekainaren 20ean (osteguna) 19:30ean Algortako Aldai patronatuan, Uribe kostako irakurzaleen txokoan.
Eka
20
19
Slavenka Drakulic idazlearen Han ez banengo bezala izango dute hizketagai ekainaren 20an (osteguna) 19:30ean Zarauzko Garoa liburudendan, Paperezko lagunak irakurle taldea.