Abe 17 19

Aurpegirik gabeko hiltzaileak Oiartzunen

Aurpegirik gabeko hiltzaileak, Henning Mankellen eleberriaz egingo dute solasaldia abenduaren 17an (asteartea), iluntzeko 20:00etan, Oiartzungo Udal Liburutegian.

Abe 17 19

Negarrik ez haurra Antsoainen

Ngugi wa Thiong’o idazlearen Negarrik ez haurra hizpide izanen dute abenduaren 17an (asteartea) 18:30ean Antsoaingo irakurle taldean.

Abe 16 19

Ur biren artean Laudion

Patxi Iturregiren Ur biren artean ipuin liburuaren gainean berba egiteko elkartuko dira abenduaren 16an (astelehena) 19:30ean Laudioko Udal Liburutegian.

Abe 14 19

Jean Etxepare hizpide hartuta Irisarrin

Kepa Altonagak hitzaldia eskainiko du Jean Etxepare idazleari buruz abenduaren 14an (larunbatarekin) goizeko 10:30ean Irisarriko mediatekan.  Etxepare Aldudeko medikua.

Abe 13 19

Basa Durangon

Miren Amurizaren Basa hartuko dute berbagai abenduaren 13an (ostirala) 18:00etan Durangoko Andragunean.

Abe 11 19

Atzerri Burlatan

Mikel Antza Atzerri nobelari buruz arituko da abenduaren 11an (asteazkena) 19:30ean Burlatako Axular elkartean.

Abe 08 19

Trikua esnatu da Durangon

Lorea Agirre Dorronsoro eta Idurre Eskisabel Larrañagak Trikua esnatu da, Lisipe bildumako saiakera aurkeztuko dute abenduaren 8an (igandea) 14:00etan Durangoko Ahotsenean.

Abe 08 19

Txipiroiak bere beltzean Durangoko azokan

Rafa Egiguren Gotzon Barandiaranekin arituko da hizketan Txipiroiak bere beltzean liburuari buruz abenduaren 8an (igandea) 12:00etan Durangoko azokan.

Abe 07 19

17 segundo Durangon

Kirmen Uribe eta Miel Anjel Elustondo 17 segundo poema liburuari buruz arituko dira solasean abenduaren 7an (larunbata) 17:30ean Durangoko Ahotsenean.

Abe 07 19

Miñan hizpide hartuta Durangon

Amets Arzallus eta Igor Elortza Miñan liburuari buruz arituko dira berbetan abenduaren 7an (larunbata) 16:30:ean Durangoko azokan.

Abe 07 19

Deklaratzekorik ez Durangon

Beñat Sarasolak Deklaratzekorik ez aurkeztuko du abenduaren 7an (larunbata) 16:00etan Durangoko Ahotsenean.

Abe 06 19

Iturria Durangon

Unai Elorriaga Iturria nobelari buruz solasean arituko da Leire Palaciosekin abenduaren 6an (ostirala) 18:30ean Durangoko Ahotsenean.

Abe 05 19

Disoluzio agiriak errezitala Durangon

Jose Luis Otamendik Disoluzio agiriak poema errezitaldia egingo du abenduaren 5ean (osteguna) 19:30ean Durangoko Ahotsenean.

Abe 05 19

Hezurren erretura Durangoko azokan

Miren Agur Meabe, Miren Amurizarekin arituko da Hezurren erretura liburuari buruz abenduaren 5ean (osteguna) 19:00etan Durangoko Azokako Ahotsenean.

Abe 01 19

Harkaitz Canoren Azken aurreko manifestua Larrabetzun

Harkaitz Canok Azken aurreko manifestuaren irakurketa egingo du abenduaren 1ean (igandea) 13:030ean Larrabetzuko kultur etxean. Euskaraldia

Agenda

Efemerideak

Kritikak