Urr 28 19

Hezurren erretura Galdakaon

Miren Agur Meabe Hezurren erretura liburuari buruzko solasaldian izango da urriaren 28an (astelehena) 19:30ean Galdakaoko Tartalo jatetxean.

Urr 25 19

Pereirak dioenez Iruñean

Antonio Tabucchiren Pereirak dioenez liburuari buruz arituko dira urriaren 25ean (osteguna) 20:00etan Iruñeko Katakrakeko Irakurle taldean.

Urr 25 19

Disoluzio agiriak Eako Txarakie Literatur Txokoan

Jose Luis Otamendik bere azken poema liburua, Disoluzio agiriak, izango du mintzagai Ean, urriaren 25ean (barikua), iluntzeko 19:30ean, eskolondon. Antolatzailea: Txarakie Literatur Txokoa.

Urr 24 19

Neguko argiak Gasteizen

Irati Elorrietaren  Neguko argiak eleberriaz jardungo dute urriaren 24an (osteguna) 19:30ean Gasteizko irakurle klubean.

Urr 24 19

Izuaren osteko gogoeta Iruñean

Susan Buck-Morssek idatzitako Izuaren osteko gogoeta aurkeztuko dute urriaren 24an (ostirala) 19:30ean Iruñeko Karrikirin. Aurkezleak: Pello Agirre itzultzailea eta Garazi Arrula hitzaurrearen egilea.

Urr 23 19

Mendi-joak Iruñeko Sanduzelain

Aingeru Epaltza Mendi-joak bere ipuin bildumaz mintzatuko da urriaren 24an (ortzeguna) 19:30ean Sanduzelaiko liburutegiko irakurle
taldean (Iruñea).

Urr 23 19

Neguko argiak Tolosan

Irati Elorrietaren azken lanaz, Neguko argiak eleberriaz jardungo dute Tolosako irakurle taldekoek, urriaren 23an, 19:00etan, Tolosako kultur etxean.

Urr 23 19

Tximeletak bizkarrean Usurbilen

Ugaitz Agirre Tximeletak bizkarrean nobelari buruz hizketan jardungo da urriaren 23an (osteguna) 19:00etan Usurbilgo Sutegi liburutegian.

Urr 23 19

Iturria Unai Elorriaga

Unai Elorriagak Iturria liburu berria aurkeztuko du urriaren 23an (asteazkena) 12:30ean Donostiako Tobacco Days liburudendan. Argitaletxea: Susa.

Urr 22 19

Gerrak ez du emakume aurpegirik Oiartzunen

Svetlana Aleksievitxen Gerrak ez du emakume aurpegirik lanaz egingo dute berba urriaren 22an (asteartea), iluntzeko 20:00etan, Manuel Lekuona liburutegian, Oiartzungo literatur taldeak antolatuta.

Urr 17 19

Unai Elorriagaren Iturria Donostian

Unai Elorriaga eta Leire Palacios Iturria nobela berriari buruz solasean arituko dira urriaren 17an (osteguna) 19:30ean Donostiako Ernest Lluch kultur etxean.

Urr 17 19

Disoluzio agiriak, Jose Luis Otamendiren errezitaldia

Jose Luis Otamendik errezitaldia eskainiko du, Disoluzio agiriak, datorren urriaren 17an (osteguna), Literaturaz Berbetan programaren baitan. Larrabetzun, Angulerin, iluntzeko 19:00etan.

Urr 17 19

Uxue Alberdiren hitzaldia eta Kultur Teoria Kritikoa taldea

Urriaren 17an, 19:00tan, Donostiako Kaxilda liburu-dendan Uxue Alberdiren hitzaldia izango da, Kontrako eztarritik saiakerak dituen gako teorikoez. Ekitaldian Kultur Teoria Kritikoa taldearen aurkezpena egingo da.

Urr 16 19

Louis Aragon eta John Berger Munduko Poesia Kaierak

Munduko Poesia Kaierak bildumaren barruan Louis Aragon (Itzultzailea: Itziar Diez de Ultzurrun Sagalà) eta John Bergerren (Itzultzailea: Iñigo Roque Eguzkitza) kaierak aurkeztuko dira urriaren 16an (osteguna) 12:00etan Donostiako Udal liburutegiko sotoan. Argitaletxea: Susa

Urr 15 19

“Euskaltzaletasuna eta feminismoa” jardunaldiak

Euskaltzaletasuna eta feminismoa, ahalduntzeko elkargunea hitzaldia eskainiko dute Idurre Eskisabel Larrañagak eta Lorea Agirre Dorronsorok, urriaren 15ean, Tolosako Udaletxeko pleno-aretoan, 18:30ean, “Euskara eta Feminismoa” jardunaldien baitan.

Agenda

Efemerideak

Kritikak