Aza 12 19
Munduko tokirik ederrena Martutenen
Iñigo Aranbarriren Munduko tokirik ederrena ipuin-bilduma izango dute mintzagai azaroaren 12an (asteartea), Martuteneko Etxarriene kultur etxean, iluntzeko 19:00etan.
Aza 12 19
Iñigo Aranbarriren Munduko tokirik ederrena ipuin-bilduma izango dute mintzagai azaroaren 12an (asteartea), Martuteneko Etxarriene kultur etxean, iluntzeko 19:00etan.
Aza 12 19
Fleur Jaeggy idazlearen Proleterka hartuko dute hizpide azaroaren 12an (asteartea) 18:30ean Zumaiako irakurle taldean.
Aza 11 19
Bernardo Atxaga Etxeak eta hilobiak nobela berria aurkezten arituko da azaroaren 11n (astelehena) 19:30ean Donostiako Ernest Lluch kultur etxean. Literaktum.
Aza 11 19
Asel Luzarragaren Inoren munduan aurkeztuko da azaroaren 11n (astelehena) 11:00etan Donostiako Elkar liburu-dendan. Argitaletxea: Elkar.
Aza 08 19
Iñigo Astiz eta Mikel Ayerbek Högeitavat poesia errezitaldia egingo dute azaroaren 8an (ostirala) 20:00etan Donostiako Ernest Lluch kultur etxean.
Aza 07 19
Eduardo Galeanoren Emakumeak liburua aurkezten izango dira Txalapartako Garazi Arrula eta Mikel Vilches itzultzailea, Iruñeko Karrikirin, azaroaren 7an (osteguna), 19:30etan.
Aza 07 19
Munoandi elkarteak antolatuta, “Azpeitiko idazleak: mahai-inguru berezia” solasaldian izango dira Pako Aristi, Alaitz Olaizola, Joxean Agirre eta Jose Luis Otamendi. Azaroaren 7an (osteguna), iluntzeko 19:00etan, Sanagustin kulturgunean.
Aza 05 19
Nerea Baldaren Atzerrian izango dute mintzagai azaroaren 5ean, iluntzeko 19:00etan, Eibarko Juan San martin Liburutegian.
Aza 02 19
Munduko Poesia Kaia ikuskizuna egingo dute azaroaren 2an (larunbata) 19:00etan Ondarroako Kofradia zaharrean.
Urr 31 19
Pello Esnal Pello Errotaren bizitza bere alabak kontatua liburuari buruz arituko da urriaren 31an (osteguna) 18:30ean Arrasateko Kulturate kultur etxean.
Urr 31 19
Amets Arzallus Antia eta Ibrahima Balderen Miñan liburua aurkeztuko da urriaren 31n (osteguna) 11:00etan Donostiako Pandora tabernan. Argitaletxea: Susa.

Urr 30 19
Jose Luis Otamendi Disoluzio agiriak poema liburua aurkezten egongo da urriaren 30ean (asteazkena) 19:00etan Zestoako Portale Kultur Elkartean.
Urr 30 19
Amets Arzallus Antiak Miñan liburu berria aurkeztuko du urriaren 30ean (asteazkena) 18:00etan Irungo plazan. Migranteen lekukotasunak, Aire ahizpak kantuan eta Maialen Lujanbio, Jon Maia eta Maddalen Arzallus arituko dira bertsotan. Eider Rodriguez eta Lander Garrok liburu irakurraldia egingo dute ektialdi berean.

Urr 30 19
Barbara Ehrenreich eta Deirdre Englishen Sorginak, emaginak eta erizainak liburuaren aurkezpena egingo dute urriaren 30ean (asteazkena) 11:00etan Donostiako Liburutegiko sotoan. Itzultzailea: Maria Colera. Argitaletxea: Katakrak.
Urr 29 19
Itxaro Borda Zure hatzaren ez galtzeko liburuaz arituko da urriaren 29an (asteartea) 19:00etan Andoaingo liburutegian.