Aza 19 19

Itzuliz Zarautzen

Anjel Lertxundik Itzuliz usu begiak saiakera berria aurkeztuko du azaroaren 19an (asteartea) 19:00etan Zarauzko Garoa liburudendan.

Aza 19 19

Maitasun keinu bat, besterik ez Baionan

Hasier Arraiz Maitasun keinu bat, besterik ez saiakerari buruz mintzatuko da Maite Ubiria kazetariarekin azaroaren 19an (asteartea) 17:30ean Baionan, Eusko Ikaskuntzaren egoitzan.

Aza 19 19

Hik ez dakik zer den beldurra Karlos Linazasoro

Karlos Linazasorok Hik ez dakik zer den beldurra aurkeztuko du azaroaren 19an (asteartea) 11:00etan Donostiako udal liburutegiko sotoan. Argitaletxea: Erein.

Aza 18 19

Basa Arizkunen

Miren Amuriza Basa liburuari buru arituko da solasean azaroaren 18an (astelehena) 19:00etan Arizkungo Medikuaren etxean.

Aza 15 19

Non dago ama? errezitala Usurbilen

Ugaitz Agirrek Non dago ama? poesia errezitala egingo du azaroaren 15ean (ostirala) 19:30ean Usurbilgo Sutegi kultur etxean.

Aza 15 19

Luis Mari Mujika bihotz-begietan aurkezpena

Luis Mari Mujikaren omenez, Luis Mari Mujika gure bihotz-begietan liburuaren aurkezpena izango da Donostian, azaroaren 15ean, Udal Liburutegiko sotoan, arratsaldeko 18:00etan.

Aza 15 19

Txipiroiak bere beltzean Rafa Egiguren

Rafa Egigurenek Txipiroiak bere beltzean liburua aurkeztuko du azaroaren 15ean (ostirala) 12:00etan Donostiako udal liburutegiko sotoan. Argitaletxea: Susa.

Aza 14 19

Maitasunezko oihua, munduaren erdian Erronkarin

Kyoichi Katayamaren Maitasunezko oihua, munduaren erdian hartuko dute mintzagai azaroaren 14an (osteguna) 19:00etan Erronkariko Irakurle Klubean.

Aza 14 19

Amaia Lasa eta Luxenburgen Kartzelako gutunak Basaurin

Amaia Lasa bere olerkiak komentatzen eta Rosa Luxenburg-en  Kartzelako gutunak Sophie Liebknechti liburuaren inguruan solasean arituko da azaroaren 14an (osteguna) arratsaldeko 18:45ean Basauriko Pozokoetxen.

Aza 14 19

Sorgin belarra Toti Martinez de Lezea

Toti Martinez de Lezearen Sorgin belarra aurkeztuko da azaroaren 14an (osteguna) 12:00etan Donostiako liburutegiko sotoan. Argitaletxea: Erein.

Aza 14 19

Kristo fusilarekin Ryszard Kapu?ci?ski

Ryszard Kapu?ci?skiren Kristo fusilarekin aurkeztuko da Donostiako Liburutegiko sotoan azaroaren 14an (osteguna), 11:00etan. Argitaratzailea: Katakrak.

Aza 13 19

Ipuingintzari buruzko mahai-ingurua Gasteizen

Ignacio Aldecoa idazlearen heriotzaren 50. urteurrena dela eta, “Neurria eta sotilezia: ipuina, egun” solasaldian izango dira Bernardo Atxaga, Arantxa Iturbe eta Ana Malagon idazleak, Iban Zalduak gidatuta. Azaroaren 13an (asteazkena), iluntzeko 19:30ean, Gasteizko Kultur Etxean (Florida ibilbidea, 9).

Aza 13 19

Aitaren etxea Literaktum

Karmele Jaiok Aitaren etxea aurkeztuko du azaroaren 13an (asteazkena) 19:00etan Donostiako Elkar liburudendan. Literaktum.

Aza 13 19

Zeldak -Gorputz Honetatik- Elena Olave

Elena Olavek Zeldak -Gorputz Honetatik- poesia liburua aurkeztuko du azaroaren 13an (asteazkena) 19:00etan Durangoko Hitz liburudendan. Argitaletxea: Balea Zuria.

Aza 13 19

Aitaren etxea Karmele Jaio

Karmele Jaiok Aitaren etxea aurkeztuko du azaroaren 13an (asteazkena) 11:00etan Donostiako Elkar liburudendan. Argitaletxea: Elkar.

Agenda

Efemerideak

Kritikak