Ots 17 20

Zoaz infernura laztana Uharten

Anjel Lertxundiren Zoaz infernura laztana mintzagai otsailaren 17an (astelehena) 19:00etan Uharteko irakurle taldean.

Ots 16 20

Miren Agur Meabe eta Hezurren erretura Durangoko Andragunean

Miren Agur Meabe bertan dela Hezurren erretura izango dute berbagai, otsailaren 16an (asteartea) 18:00etan Durangoko Andragunean.

Ots 13 20

Högeitavat Iruñean

Iñigo Astiz eta Mikel Ayerbe Högeitavat ikuskizun poetikoarekin arituko dira otsailaren 13an (osteguna) 19:30ean Iruñeko Kondestablen.

Ots 13 20

Iturria Larrabetzun

Unai Elorriagaren Iturria nobelari buruz solasean arituko dira otsailaren 13an (osteguna) 19:00etan Larrabetzun.

Ots 12 20

Koaderno handia Mendillorrin

Agota Kristoff-en Koaderno handia mintzagai izanen dute otsailaren 12an (asteazkena) 19:30ean Mendillorriko irakurle taldean.

Ots 12 20

Maitasun oihua, munduaren erdian Leitzan

Kyoichi Katayamaren Maitasun oihua, munduaren erdian liburuari buruz arituko dira otsailaren 12an (asteazkena) 18:00etan Leitzako irakurle taldean.

Ots 11 20

Trikua esnatu da Donostian

Lorea Agirre Dorronsoro eta Idurre Eskisabel Larrañagak Trikua esnatu da, Lisipe bildumako saiakera aurkeztuko dute otsailaren 11an (asteartea) 19:30ean Donostiako udal liburutegian.

Ots 11 20

Mendi-joen balada Iruñean

Aingeru Epaltzak eta lagunek Mendi-joen balada literatur ikuskizuna emanen dute otsailaren 11n (asteartea) 19:00etan Nafarroako Liburutegi Nagusian, Iruñean.

Ots 11 20

Gertakizuna Nafarroako liburutegian

Annie Ernaux idazlearen Gertakizuna liburuari buruz hitz egingo dute otsailaren 11an (asteartea) 17:30ean Nafarroako liburutegian, Iruñean.

Ots 07 20

Enarak itzuli dira Zarautzen

Enarak itzuli dira musika eta literatura emanaldia Serge musikariarekin eta Gari Berasaluze idazlearekin otsailaren 7an (ostirala) 23:30ean Zarauzko Arrano tabernan.

Ots 07 20

Feminismoak literaturan duen tokiaz Baionan

Uxue Alberdi eta Eider Rodriguez-ek Lisipe bilduman idatzitako liburuak aurkeztuko dituzte eta feminismoak literaturan duen tokiaz mintzatuko dira otsailaren 7an (ostirala) 18:15ean Baionako hiri barneko mediatekan. Eke.eus

Ots 06 20

Gailur ekaiztsuak Gasteizen

Emily Brönteren Gailur ekaiztsuak liburuari buruz hitz egiteko elkartuko dira otsailaren 6an (osteguna) 19:03ean Gasteizko irakurle klubean (Ignacio Aldecoa kultur etxea).

Ots 06 20

Jekyll doktorearen eta Hyde jaunaren kasu bitxia Getarian

Robert Louis Stevensonen Jekyll doktorearen eta Hyde jaunaren kasu bitxia mintzagai izango dute otsailaren 6an (osteguna) 19:00etan Getariako liburutegian.

Ots 04 20

Gorputz madarikatuak Eibarren

Lucia Baskaran idazlearen Gorputz madarikatuak berbagai hartuko dute otsailaren 4an (asteartea) 19:00etan Eibarko Juan San Martin liburutegian.

Urt 31 20

Juanjo Olasagarreren puskak Arbizun

Juanjo Olasagarreren poema puskak hautatu dituzte hainbat idazle eta irakurlek, eta datorren urtarrilaren 31an (ostirala) 19:00etan Arbizuko herriaren etxeko batzar gelan errezitaldi berezia eskainiko dute.

Agenda

Efemerideak

Kritikak