Mar 04 20

Miñan Bilbon

Amets Arzallus Miñan liburuari buruz berbetan egongo da martxoaren 4an (asteazkena) 19:30ean Bilboko Bira kulturgunean.

Mar 03 20

Aitaren etxea Eibarren

Karmele Jaioren Aitaren etxea nobela mintzagai hartuko dute martxoaren 3an (asteartea) 19:00etan Eibarko Juan San Martin liburutegian.

Mar 03 20

Buztinezko etorkizuna Zarautzen

Itxaro Borda Buztinezko etorkizuna irakurraldi musikatua egiten egongo da martxoaren 3an (asteartea) 19:00etan Zarauzko Garoa liburudendan. Musikaria: Ibon RG.

Mar 03 20

Miñan Zumaian

Amets Arzallusek Miñan solasgai izango du martxoaren 3an (asteartea) 18:30ean Zumaiako irakurle taldean.

Mar 03 20

Disoluzio agiriak Azpeitian

Jose Luis Otamendi bere Disoluzio agiriak poema liburuari buruz solasean arituko da martxoaren 3an (asteartea) 18:00etan Azpeitiko literatur txokoan.

Ots 27 20

Proleterka Zarauzko liburutegian

Fleur Jaeggyren Proleterka nobela hizpide hartuko dute otsailaren 27an (osteguna) 18:30ean Zarauzko liburutegian.

Ots 27 20

Aitaren etxea Getarian

Karmele Jaioren Aitaren etxea nobela izango dute hizketagai otsailaren 27an (osteguna) 18:30ean Getariako liburutegian.

Ots 26 20

Jenisjoplin Soraluzeko irakurketa feministan

Uxue Alberdiren Jenisjoplin nobelari buruz solas egingo dute otsailaren 26an (asteazkena) 19:00etan Soraluzeko Irakurketa feministen hitzorduetan.

Ots 25 20

Kabitu ezinda Andoainen

Aintzane Usandizaga Kabitu ezina liburuari buruz arituko da otsailaren 25ean (asteartea) 19:00etan Andoaingo liburutegiko literatur solasaldietan.

Ots 24 20

Neguko argiak Elgoibarren

Irati Elorrietaren Neguko argiak nobelaz arituko dira otsailaren 24an (astelehena) 19:00etan Elgoibarko liburutegian.

Ots 21 20

Neguko argiak Iruñeko Zaldiko Maldikon

Irati Elorrieta idazlearen Neguko argiak izanen dute mintzagai otsailaren 21ean (ostirala) 20:00etan Iruñeko Zaldiko Maldiko elkartean.

Ots 20 20

Disoluzio agiriak Zestoan

Jose Luis Otamendi Disoluzio agiriak gai hartuta jardungo da 0tsailaren 20an (osteguna) 18:30ean  Zestoako irakurle taldean.

Ots 19 20

Irautera Tolosan

Castillo Suarez izango da Tolosan Irautera poema liburuari buruz solasean otsailaren 19an (asteazkena) 19:00etan Galtzaundi irakurle taldean.

Ots 19 20

Bihotz handiegia Altsasun

Eider Rodriguezek idatzitako Bihotz handiegia hartuko dute hizpide otsailaren 19an (asteazkena) 18:00etan Altsasuko irakurle taldekoek.

Ots 18 20

Etxeak eta hilobiak Donostian

Bernardo Atxagaren Etxeak eta hilobiak nobelari buruz arituko dira otsailaren 18an (asteartea) 19:00etan Donostiako Martuteneko Etxarriene kultur etxean .

Agenda

Efemerideak

Kritikak