Urr
13
20
Alice Munroren Etsaiak, lagunak, ezkongaiak, maitaleak, senar-emazteak liburuari buruz arituko dira urriaren 13an (asteartea) 19:30ean Astigarragako Erribera kultur etxean. Gidariak: Joanes Jauregi eta Isabel Etxeberria.
Urr
13
20
Kattalin Miner idazlearen Moio izango dute berbagai urriaren 13an (asteartea) 18:30ean Zornotzako liburtegiko irakurle taldean.
Urr
13
20
Joxean Agirre Nobela errealista bat liburuari buruz solasean arituko da urriaren 13an (asteartea) 18:00etan Zumaiako irakurle taldean. Gidaria: Uxue Alberdi.
Urr
10
20
Yoseba Peñaren Hariak nobelan oinarritutako sentikaria egingo dute urriaren 10ean (larunbata) 19:30ean Bilboko Itsasmuseoan; Rafa Rueda, Iraia Elias, Nahikari Gabilondo eta Yoseba Peña. Loraldia.

Urr
09
20
Amets Arzallus, Ibrahima Balderekin idatzitako Miñan hizpide hartuta arituko da urriaren 9an (ostirala) 18:00etan Miarritzeko Mediatekan.

Urr
08
20
Amets Arzallus Miñan liburua aurkezten arituko da urriaren 8an (osteguna) 19:00etan Iruñeko Kondestable jauregian, Maiatzaldiaren karietara.

Urr
08
20
Karmele Jaio Aitaren etxea liburuari buruz berbetan arituko da urriaren 8an (osteguna) 19:00etan Erandion, Altzagako merkatu zaharrean.
Urr
08
20
Joanes Urkixok Orratza eta kaltea nobela aurkeztuko du urriaren 8an (osteguna) 10:30ean sarean. Argitaletxea: Elkar.
Urr
07
20
Mikel Sotoren Suak pizten direnean poema liburuan oinarrituta errezitaldia egingo dute urriaren 7an (asteazkena) 19:03ean Bilboko Itsasmuseoan. Edorta Jimenez, Ane Zabala, Irati Jimenez, Galder Perez eta Mikel Soto. Loraldia.
Urr
06
20
Maddi Ane Txoperenaren Ene baitan bizi da liburuari buruz arituko dira urriaren 6an (asteartea) 19:30ean Donostiako udal liburutegiko San Jeronimo aretoan. Gidatzailea: Iñigo Aranbarri. Donostia Kultura.
Urr
06
20
Alfontso Gartziandiaren Itsu kolpeka liburua berbagai hartuko dute urriaren 6an (asteartea) 19:00etan Eibarko Juan San Martin liburutegian.
Urr
05
20
Amets Arzallus Miñan liburuari buruz solasean egongo da urriaren 5ean (astelehena) 19:00etan Donostiako Ikasbide kultur elkarteko irakurle taldearekin. Gidaria: Edu Zabala. .

Urr
05
20
Alaine Agirreren Bi aldiz erditu zinen nitaz, ama liburuari buruz arituko dira urriaren 5ean (astelehena) 18:00etan Aramaioko liburutegian.
Urr
02
20
Miren Agur Meabe Nola gorde errautsa kolkoan eztulik egin gabe errezitatzen arituko da urriaren 2an (ostirala) 19:30ean Hernaniko Biteri kultur etxean.
Gidoia: Eneritz Artetxe; Irudiak: Aitor Gametxo; Musika: Amorante. Testuak: Miren Agur Meabe
Ira
30
20
Leire Bilbaok Etxeko urak poema liburu berria aurkeztuko du irailaren 30ean (asteazkena) 11:00etan Donostiako Udal liburutegiko sotoan. Argitaletxea: Susa literatura.
