Urr 13 20

Moio Zornotzan

Kattalin Miner idazlearen Moio izango dute berbagai urriaren 13an (asteartea) 18:30ean Zornotzako liburtegiko irakurle taldean.

Urr 13 20

Nobela errealista bat Zumaian

Joxean Agirre Nobela errealista bat liburuari buruz solasean arituko da urriaren 13an (asteartea) 18:00etan Zumaiako irakurle taldean. Gidaria: Uxue Alberdi.

Urr 10 20

Hariak sentikaria Bilboko Loraldian

Yoseba Peñaren Hariak nobelan oinarritutako sentikaria egingo dute urriaren 10ean (larunbata) 19:30ean Bilboko Itsasmuseoan; Rafa Rueda, Iraia Elias, Nahikari Gabilondo eta Yoseba Peña. Loraldia.

Urr 09 20

Miñan Miarritzen

Amets Arzallus, Ibrahima Balderekin idatzitako Miñan hizpide hartuta arituko da urriaren 9an (ostirala) 18:00etan Miarritzeko Mediatekan.

Urr 08 20

Miñan eta Biziminaren koloreak Maiatzaldian

Amets Arzallus Miñan liburua aurkezten arituko da urriaren 8an (osteguna) 19:00etan Iruñeko Kondestable jauregian, Maiatzaldiaren karietara.

Urr 08 20

Aitaren etxea Erandion

Karmele Jaio Aitaren etxea liburuari buruz berbetan arituko da urriaren 8an (osteguna) 19:00etan Erandion, Altzagako merkatu zaharrean.

Urr 08 20

Orratza eta kaltea Joanes Urkixo

Joanes Urkixok Orratza eta kaltea nobela aurkeztuko du urriaren 8an (osteguna) 10:30ean sarean. Argitaletxea: Elkar.

Urr 07 20

Suak pizten direnean Bilboko Loraldian

Mikel Sotoren Suak pizten direnean poema liburuan oinarrituta errezitaldia egingo dute urriaren 7an (asteazkena) 19:03ean Bilboko Itsasmuseoan. Edorta Jimenez, Ane Zabala, Irati Jimenez, Galder Perez eta Mikel Soto. Loraldia.

Urr 06 20

Ene baitan bizi da Donostian

Maddi Ane Txoperenaren Ene baitan bizi da liburuari buruz arituko dira urriaren 6an (asteartea) 19:30ean Donostiako udal liburutegiko San Jeronimo aretoan. Gidatzailea: Iñigo Aranbarri. Donostia Kultura.

Urr 06 20

Itsu kolpeka Eibarren

Alfontso Gartziandiaren Itsu kolpeka liburua berbagai hartuko dute urriaren 6an (asteartea) 19:00etan Eibarko Juan San Martin liburutegian.

Urr 05 20

Miñan Donostian

Amets Arzallus Miñan liburuari buruz solasean egongo da urriaren 5ean (astelehena) 19:00etan Donostiako Ikasbide kultur elkarteko irakurle taldearekin. Gidaria: Edu Zabala. .

Urr 05 20

Bi aldiz erditu zinen nitaz, ama Aramaion

Alaine Agirreren Bi aldiz erditu zinen nitaz, ama liburuari buruz arituko dira urriaren 5ean (astelehena) 18:00etan Aramaioko liburutegian.

Urr 02 20

Nola gorde errautsa kolkoan eztulik egin gabe Hernanin

Miren Agur Meabe Nola gorde errautsa kolkoan eztulik egin gabe errezitatzen arituko da urriaren 2an (ostirala) 19:30ean Hernaniko Biteri kultur etxean.

Gidoia: Eneritz Artetxe; Irudiak: Aitor Gametxo; Musika: Amorante. Testuak: Miren Agur Meabe

Ira 30 20

Etxeko urak Leire Bilbao

Leire Bilbaok Etxeko urak poema liburu berria aurkeztuko du irailaren 30ean (asteazkena) 11:00etan Donostiako Udal liburutegiko sotoan. Argitaletxea: Susa literatura.

Ira 29 20

Suak pizten direnean errezitaldia Donostian

Mikel Sotok plazaratu berri duen Suak pizten direnean poema liburuan oinarrituta errezitaldia egigno dute irailaren 29an (asteartea) 19:00etan Donostiako Ernest Lluch Kultur Etxean. Petti, Oier Guillan, Edorta Jimenez, Ane Zabala, Irati Jimenez eta Mikel Soto.

Agenda

Efemerideak

Kritikak