Aza 02 20

Ene baitan bizi da Baionan

Maddi Ane Txoperenak idatzitako Ene baitan bizi da liburuari buruz mintzatuko dira  azaroaren 2an (astelehena) 18:15ean Baionako mediatekako Irakur!zaleak irakurle taldean.

Urr 31 20

Aitaren etxea Ondarroan

Karmele Jaio idazleak Aitaren etxea liburuari buruz berba egingo du  urriaren 21ean (larunbata) 10:00etan Ondarroako Kofradia zaharrean. Literatur Amuak jaialdia.

Urr 30 20

Dantzaldia Iruñean

Irène Némirovsky idazlearen Dantzaldia mintzagai hartuko dute urriaren 30ean (ostirala) 19:30ean Iruñeko Katakrak liburudendako irakurle taldean.

Urr 30 20

Hiruki gatazkatsua Gasteizen

Marina Sagastizabalek Hiruki gatazkatsua liburua aurkeztuko du  urriaren 30ean (ostirala) 18:00etan Judimendiko Auzo Elkartean, Gasteizko Bilgune Feministak antolatuta.

Urr 29 20

Joana Uribe kostako irakurle taldean

Jokin de Pedrok idatzitako Joana izango dute berbagai urriaren 29an (osteguna) 19:30ean Getxon, Uribe Kostako irakurzaleen txokoan.

Urr 29 20

Aitaren etxea Gasteizko irakurle klubean

Karmele Jaioren Aitaren etxea hartuko dute hizpide urriaren 29an (osteguna) 19:30ean Gasteizko irakurle klubean.

Urr 29 20

VHS Gasteizko Zapateneoan

Oier Guillan idazleak VHS nobelari buruz berba egingo du urriaren 29an (osteguna) 19:00etan Gasteizko Zapateneoan.

Urr 29 20

Nobela errealista bat Getarian

Joxean Agirre Nobela errealista bat liburuari buruz solasean arituko da urriaren 29an (asteartea) 18:30ean Getariako irakurle taldean. Gidaria: Uxue Alberdi.

Urr 28 20

Aitaren etxea Barañainen

Karmele Jaio idazlearen Aitaren etxea hizpide hartuko dute urriaren 28an (asteazkena) Barañaingo irakurle taldean.

Urr 28 20

Kamisoi zuri zetazkoa Elorrion

Alaine Agirrek idatzitako Kamisoi zuri zetazkoa libururari buruz sarean berbetan egongo dira urriaren 28an (asteazkena) 18:30etan Elorrioko irakurle taldean. Gidaria: Mikel Antza.

Urr 26 20

Nola heldu naiz honaino Andoainen

Kattalin Miner idazlea Nola heldu naiz honaino liburuari buruz arituko da urriaren 26an (astelehena) 19:00etan Andoaingo liburutegiko irakurle taldean.

Urr 22 20

Aitaren etxea Bermeon

Karmele Jaioren Aitaren etxeari buruz arituko dira berbetan urriaren 22an (osteguna) 18:30ean Bermeoko liburutegian.

Urr 22 20

Elsa Scheelen Zarautzen

Txillardegiren Elsa Scheelen nobelari buruz mintzatuko dira urriaren 22an (osteguna) 18:30ean Zarauzko Liburutegian.

Urr 22 20

Kamisoi zuri zetazkoa Eskoriatzan

Alaine Agirrek idatzitako Kamisoi zuri zetazkoa libururari buruz berbetan egongo dira urriaren 22an (osteguna) 18:30ean Eskoriatzako irakurle taldean. Gidaria: Mikel Antza.

Urr 21 20

Bidean ikasia Azpeitiko emakumeen etxean

Arantxa Urretabizkaiaren Bidean ikasia liburuari buruz hitz egingo dute urriaren 21ean (asteazkena) 19:00etan Azpeitiko Emakumeen etxean.

Agenda

Efemerideak

Kritikak