Ira
05
25
Heriotzak Eduardo du izena poesia ez-errezitala eskainiko du Formol laborategiak irailaren 5ean (ostirala) 19:00etan Oiartzungo Landetxe kultur aretoan. Poesia egunak.

Abu
29
25
Aresti Bermeon izeneko topaketa antolatu dute abuztuaren 28 eta 29an Bermeoko liburutegian.

Abu
22
25
Goiatz Labandibarrek idatzitako Zoo liburuari buruz mintzatuko dira abuztuaren 22an (ostirala) 19:30ean Eako Eskolondon.

Abu
13
25
Harkaitz Cano idazlearen Ulu egiteko bolondres bila poema liburuari buruz arituko dira abuztuaren 13an (asteazkena) 18:30ean Donostian, KMK-ko irakurketa klubak antolatuta.

Abu
12
25
Mary Shelleyren Frankenstein hizketagai izango dute abuztuaren 12an (asteartea) 19:00ean Lekeitioko udako irakurle taldean.

Abu
03
25
IV. liburu azoka antolatu du aurten ere Elizondon Txokoto ostatuak abuztuaren 3an (igandea).
Yolanda Arrietak Etxe bat norberarena liburua aurkeztuko du 12:30ean azokan bertan.

Uzt
29
25
Joseba Sarrionandiaren obrari buruz solasean arituko dira uztailaren 29an (asteartea) 19:00etan Zarauzko Hiruputzu gaztetxean. Uhera irakurle taldea.

Uzt
20
25
Mohammed El Kurd idazlearen poemak irakurriko dituzte Palestinaren aldeko errezitalean uztailaren 20an (igandea) 12:00etan Azpeitiko San Agustin kulturgunean.

Uzt
15
25
Juliana Leveille-Trudel idazlearen Nirliit liburuari buruz arituko dira uztailaren 15an (asteartea) 19:00ean Lekeitoko udako irakurle taldean.

Uzt
03
25
Oier Guillan antzerkilariak Aztitza aurkeztuko du uztailaren 3an (osteguna) 19:00etan Oiartzungo Post-Etxea eta Ehuntze espazioetan, 19:00etan.

Ekitaldia Loaren defentsan piezarako Ananda Berasartek egindako argazkien proiekzio musikatuarekin hasiko da, Post-Etxea espazioan. Ondoren, Ainhoa Alberdik butoh dantzarekin lotuko ditu kaletik bi espazioak. Azkenik, Ehuntze espazioan egileak irakurketa dramatizatua egingo du, Imanol Ubedak sortutako Aztia antzezlaneko kanta batzuen bertsio akustikoez lagunduta.
Uzt
03
25
Dolores Redondo idazlearen Lorik egiten ez dutenak nash itzulpen liburua aurkeztuko dute uztailaren 3an (osteguna) 11:00etan Donostiako udal liburutegian. Argitaletxea: Erein.
Eka
27
25
Gabriel Aresti idazlearen heriotzaren 50. urteurrena den honetan, Ean idatzitako poemak gogora ekarriko dituzte ekainaren 27an (ostirala) 19:30ean Eako Eskolondon.

Eka
14
25
Xabier Montoia eta Maddi Sarasua idazleen arteko solasaldia, Poesia mailu bat da literatura jaialdiaren baitan ekainaren 14an (larunbata) 18:30ean Gasteizko gaztetxean. Azpimarra irakurle taldea.

Eka
14
25
BTZ irakur kluba hilabetero biltzen da Miarritzeko mediatekan. Parte hartzaile bakoitzak hilabetean zehar euskaraz irakurri duena aurkez dezake, modu librean; ekainaren 14an (larunbata) 14:30ean bilduko dira Miarritzeko mediatekan. Gidaria: Nora Arbelbide.
Eka
14
25
Gabriel Aresti eta Mundakaren arteko harremanaz arituko dira, Aresti Mundakan oinezko ibilbidean, ekainaren 14an (larunbata) goizeko 11etatik aurrera Edorta Jimenez idazlea gidari moduan doala, Mundakako Turismo bulegotik abiatuta.
