Abe 16 20

Dendaostekoak Gernikako Astran

Uxue Alberdi Dendaostekoak liburuari buruz arituko da berbetan abenduaren 16an (asteazkenaa) 19:00etan Gernikako Astran.

Abe 15 20

Ene baitan bizi da Astigarragan

Maddi Ane Txoperena idazlearen Ene baitan bizi da berbagai izango dute  abenduaren 15ean (asteartea) 19:30ean Astigarragako irakurle taldean, Erribera kulturgunean.

Abe 15 20

Aitaren etxea Abadiñon

Karmele Jaio idazlearen Aitaren etxea izango dute mintzagai abenduaren 15ean (asteartea) 19:00etan Abadiñoko Errota kultur etxean. Gidaria: Mikel Antza.

Abe 15 20

Literatura errezitaldia Galdakaon

Literatura errezitaldia eskainiko dute Miren Agur Meabek, Leire Bilbaok eta Lizar Begoñak Sormene plazan, abenduaren 15ean (asteartea) 19:00etan Galdakaoko Torrezabal kultur etxean. Musika. Arkaitz Miner.

Abe 15 20

Nojud naiz 10 urte eta dibortziatua Iurretan

Nojud Aliren Nojud naiz 10 urte eta dibortziatua hartuko dute berbagai abenduaren 15ean (asteartea) 18.35ean Iurretako Herri bibliotekan.
Gidaria: Ainhoa Aldazabal Gallastegi.

Abe 15 20

Literatura tailerra Sormenen

Imanol Epeldek literatura tailerra emango du Sormene plazan, abenduaren 15ean (asteartea) 10:15ean aurrena eta 12:00etan ondoren, Galdakaoko Torrezabal kultur etxean. Sormene.

Abe 14 20

Moio Eskoriatzan

Kattalin Miner idazlearen Moio izango dute berbagai abenduaren 14ean (astelehena) 19:00etan Eskoriatzako kultur etxean. Gidaria: Mikel Antza.

Abe 14 20

Elur bustia Andoainen

Pello Lizarralde Elur bustia liburuari buruz hizketan arituko da abenduaren 14an (astelehena) 19:00etan Andoaingo liburutegian.

Abe 14 20

Erle langileen amodioak Donostian

Aleksandra Kollontai idazlearen Erle langileen amodioak aurkeztuko dute abenduaren 14an (astelehena) 10:00etan Donostiako udal liburutegian. Argitaletxeak: Erein eta Igela.

Abe 11 20

Bidean ikasia Guardian

Arantxa Urretabizkaiaren Bidean ikasia irakurri eta komentatuko dute abenduaren 11an (ostirala)17:00etan Arabar Errioxako Guardian. Gidaria: Ainhoa Aldazabal Gallastegi.

Abe 10 20

Kristo irakiarra Erandion

Hassan Blasim idazlearen Kristo irakiarra ipuin liburua izango dute berbarako aitzakia Ana Morales itzultzailearekin abenduaren 10ean (osteguna) 19:00etan Erandion, Altzagako merkatu zaharrean. Gidaria: Iñigo Astiz.

Abe 10 20

Bioi eta bioi (Lagunarteko antologia), Fito Rodriguez eta Karmelo Landa

Fito Rodriguez eta Karmelo Landak Bioi eta bioi  (Lagunarteko antologia) aurkeztuko dute abenduaren 10ean (osteguna) 11:00etan Donostiako udal liburutegian.

Abe 08 20

Ganbila bilduma Durangoko azokan

Agurtzane Intxaurraga, Erika Olaizola eta Arantzazu Fernandez idazleak eta itzultzailea hurrenez hurren, Ganbila bildumako nobedadeak aurkezten arituko dira  Oier Guillan editorearekin abenduaren 8an (asteartea) 14:05ean Durangoko Azokako Ahotsenean.

Abe 08 20

Turista klasea Durangoko azokan

Kattalin Miner eta Danele Sarriugarte Turista klasea liburuari buruz solasean arituko dira abenduaren 8an (asteartea) 13:30ean Durangoko azokan, Ahotsenean.

Abe 07 20

Ganbila bildumako teatro testuen irakurketa dramatizatua

Ganbila bildumako teatro testuen irakurketa dramatizatua egingo dute abenduaren 7an (astelehena) 19:00etan Durangoko Landako gunean. Durangoko liburu eta disko azoka.

Agenda

Efemerideak

Kritikak