Urt 08 21
Suak pizten direnean Oñatiko gaztetxean
Mikel Sotok Suak pizten direnean poema errezitaldia egingo du Irati Jimenez eta Harkaitz Canok lagunduta urtarrilaren 8an (ostirala) 20:00etan Oñatiko Antixena gaztetxean.

Urt 08 21
Mikel Sotok Suak pizten direnean poema errezitaldia egingo du Irati Jimenez eta Harkaitz Canok lagunduta urtarrilaren 8an (ostirala) 20:00etan Oñatiko Antixena gaztetxean.

Abe 29 20
Kirmen Uribek idatzitako 17 segundo poesia liburuari buruz arituko dira abenduaren 29an (asteartea) 18:30ean Gasteizko irakurle klubean, Ignacio Aldecoa kultur etxean.

Abe 29 20
Miren Agur Meabek Forugh Farrokhzad poetaren lanak irakurriko ditu jendaurrean abenduaren 29an (asteartea) 18:00etan Donostiako Tabakaleran. Ostean Khaneh siah ast (1962) Etxea beltza da filma eskainiko dute.

Abe 27 20
Andrezaharraren manifestua Mari Luz Estebanen testutik abiatutako lan eszenikoan antzerkia, musika eta poesia tartekatuko dituzte
Mari Luz Esteban, Ainhoa Alberdi, Iraia Elias, Jurdana Otxoa eta Idoia Beratarbidek abenduaren 27an (igandea) 12:00etan eta 16:00etan Ean, h-a galdu duen …erria topaketan.
Oskar Alegria zinema zuzendariak Aritzakoa Ean grabatutako film laburra aurkeztuko du asteburu berean.
Abe 21 20
Uxue Alberdiren Dendaostekoak liburuari buruz arituko dira telematikoki berbetan abenduaren 21ean (astelehena) 18:30ean Galdakaoko irakurle taldean.

Abe 19 20
Peru Magdalenak Tantaka liburua aurkeztuko du Sormene plazan, abenduaren 19an (larunbata) 19:00etan Galdakaoko Torrezabal kultur etxean.
Abe 19 20
Asel Luzarragak Bahiketa nobela aurkeztuko du Sormene plazan, abenduaren 19an (larunbata) 18:30ean Galdakaoko Torrezabal kultur etxean.
Abe 19 20
Miren Agur Meabek Nola gorde errautsa kolkoan poema liburua aurkeztuko du Sormene plazan, abenduaren 19an (larunbata) 12:30etan Galdakaoko Torrezabal kultur etxean.

Abe 19 20
Karlos Gorrindok Funanbulisten beldurra nobela aurkeztuko du Sormene plazan, abenduaren 19an (larunbata) 11:30ean Galdakaoko Torrezabal kultur etxean.
Abe 18 20
Carson Mc Cullersen idazlearen Kafe tristearen balada hartuko dute berbagai abenduaren 18an (ostirala) 19:30ean Eako Eskolondon.
Abe 17 20
Bernardo Atxagarekin Etxeak eta hilobiak nobelari buruz arituko dira abenduaren 17an (osteguna) 19:30ean Algortan, Uribe Kostako irakurzaleen txokoan.
Abe 17 20
Miren Agur Meabe Hezurren erretura nobelari buruz arituko da abenduaren 17an (osteguna) 19:00etan Bilboko Bidebarrieta liburutegiko irakurle taldearekin.

Abe 17 20
Abe 17 20
Amets Arzallus eta Ibrahima Baldek idatzitako Miñan izango dute mintzagai abenduaren 17an (osteguna) 18:00etan Elorrioko udal liburutegian. Gidaria: Mikel Antza.

Abe 16 20
Lidia Txukovskaiaren Sofia Pretovna izango dute solasgai abenduaren 16an (osteguna) 19:00etan Barañaingo irakurle taldean.