Urt 22 21

Zerua gainbehera dator Guardian

Zerua gainbehera dator, Lorenza Mazzettik idatzi eta Fernando Reyk eta Xabier Olarrak euskarara ekarritako liburuaz arituko dira urtarrilaren 22an (ostirala) 17:00etan Guardian.

Urt 21 21

Etxera bidean Aretxabaletan

Xamar idazlearen Etxera bidean izango dute mintzagai urtarrilaren 21ean (osteguna) 19:00etan Aretxabaletako irakurle taldean. Gidaria: Mikel Antza.

Urt 21 21

Odolekoak Larrabetzun

Antxiñe Mendizabalen Odolekoak lanari buruz  arituko dira berbetan urtarrilaren 21ean (osteguna) 19:00etan Larrabetzuko Anguleri kultur etxean.

Urt 21 21

Aldibereko Lasarten

Ingeborg Bachmann idazlearen Albibereko liburuari buruz hitz egiteko batuko dira urtarrilaren 21ean (osteguna) 18:30ean Lasarteko irakurle taldean. Gidaria: Uxue Alberdi.

Urt 20 21

Neguko argiak Durangoko liburutegian

Irati Elorrietak idatzitako Neguko argiak nobelari buruz arituko dira urtarrilaren 20an (asteazkena) 19:00etan Durangoko liburutegian. Gidaria: Leire Bilbao.

Urt 20 21

Etxera bidean Elorrion

Xamar idazlearen Etxera bidean izango dute mintzagai urtarrilaren 20an (asteazkena) 18:00etan Elorrioko irakurle taldean. Gidaria: Mikel Antza.

Urt 19 21

Asisko Urmeneta eta Sugarren mende Iruñean

Asisko Urmenetak Sugarren mende komikia aurkeztuko du urtarrilaren 19an (asteartea) 19:00etan Iruñeko Katakrak liburudendan. Antolatzailea: Zaldiko Maldiko.

Urt 19 21

Txipiroiak bere beltzean Abadiñon

Rafa Egiguren idazlearen  Txipiroiak bere beltzean liburuari buruz arituko dira urtarrilaren 19an (asteartea) 19:00etan Abadiñoko irakurle taldean.

Urt 18 21

Mari-mutil handi baten bluesa Lekeitiko institutuan

Leslie Feinberg idazlearen Mari-mutil handi baten bluesa izango dute hizketagai urtarrilaren 18an (astelehena) 15:45ean Lekeitioko institutuan.

Urt 14 21

Gabriel Arestiren eta Joxe Azurmendiren belaunaldi literarioari omenaldia Donostian

Bioi: Gabriel Arestiren eta Joxe Azurmendiren belaunaldi literarioari omenaldia egingo diote urtarrilaren 14an (osteguna) 19:00etan Donostiako Victoria Eugenia antzokian.

Urt 14 21

Erbesteko elurra Donostian

Felipe Juaristik idatzitako Erbesteko elurra izango dute mintzagai urtarrilaren 14ean (osteguna) 19:00etan Donostiako Intxaurrondoko kultur etxean. Gidaria: Iratxe Retolaza.

Urt 13 21

Naparra kasu irekia Iruñeko Katakrak liburudendan

Jon Alonso eta Mikel Soto Naparra kasu irekia liburuari buruz mintzatuko dira urtarrilaren 13an (asteazkena) 19:00etan Iruñeko Katakrak liburudendan.

Urt 12 21

Aldibereko Zumaian

Ingeborg Bachmann idazlearen Albibereko liburuari buruz mintzatuko dira urtarrilaren 12an (asteartea) 18:00etan Zumaiako Alondegian. Gidaria: Uxue Alberdi.

Urt 12 21

Ur biren artean Donostian

Patxi Iturregiren Ur biren artean ipuin liburuaren gainean solasteko elkartuko dira urtarrilaren 11an (asteartea) 19:30ean Donostiako udal liburutegiko sotoan. Gidaria: Iñigo Aranbarri.

Urt 11 21

Argiantza Donostian

Pello Lizarralderen Argiantza nobelari buruz mintzatuko dira urtarrilaren 11an (astelehena) 17:00etan Donostiako Lugaritz kultur etxean.

Agenda

Efemerideak

Kritikak