Ots 23 21

Irati Elorrieta, Neguko argiak Oiartzunen

Irati Elorrietaren Neguko argiak mintzagai izango dute otsailaren 23an (asteartea) 20:00etan Oiartzungo liburutegian.

Ots 23 21

Amets Arzallus, Miñan Aurizberrin

Amets Arzallus eta Ibrahima Baldek idatzitako Miñan izango dute mintzagai otsailaren 23an (asteartea) 18:00etan Aurizberriko herri liburutegian. Gidaria: Mikel Antza.

Ots 23 21

Aleksandra Kollontai, Erle langileen amodioak liburuari buruzko solasaldia

Aroa Uharteren eta Amaia Apalauzaren arteko elkarrizketarekin estreinatuko du Joan-etorriko hitzak egitasmoa EIZIEk. Apalauzak Uharte elkarrizketatuko du, Aleksandra Kollontairen Erle langileen amodioak liburuaren itzulpena ardatz harturik, otsailaren 23an (asteartea) 17:00etan saretik egingo den saioan.

Ots 21 21

Mikel Soto, Suak pizten direnean Gasteizen

Mikel Sotok Suak pizten direnean poema errezitaldia egingo du Harkaitz CanoIrati Jimenez, Ane Zabala eta Galder Perezek lagunduta otsailaren 21ean (igandea) 19:00etan Gasteizko Oihaneder euskararen etxean.

Ots 20 21

Asel Luzarraga, Bahiketa Elgetan

Asel Luzarragak Bahiketa liburuaren aurkezpena egingo du otsailaren 20an (larunbata) 12:00etan Elgetako liburutegian. Txile esnatu da ikus-entzunezkoa emango dute ostean.

Ots 19 21

Joseph Roth, Hiltzaile baten aitormena Iruñean

Joseph Roth idazlearen Hiltzaile baten aitormena mintzagai izanen dute otsailaren 19an (ostirala) 19:30ean Iruñeko Katakrak liburudendako irakurle taldean.

Ots 19 21

Jon Alonso, Naparra kasu irekia Bergaran

Jon Alonsok Naparra kasu irekia liburua aurkeztuko du otsailaren 19an (ostirala) 19:00etan Bergarako Kartzela zaharrean. Angiolillo liburutegia.

Ots 19 21

Uxue Alberdi, Kontrako eztarritik Errioxako irakurle taldean

Uxue Alberdik Lisipe bilduma feministan argitaratutako Kontrako eztarritik saiakerari buruz arituko dira otsailaren19an (ostirala) 17:00etan  Arabar Errioxako irakurle taldean. Saretik egingo dute saioa.

Ots 18 21

Miren Agur Meabe, Nola gorde errautsa kolkoan Lasarten

Miren Agur Meaberen Nola gorde errautsa kolkoan poema liburuari buruz mintzatuko dira otsailaren 18an (osteguna) 18:30etan Lasarteko irakurle taldean. Gidaria: Uxue Alberdi.

Ots 17 21

Kattalin Miner, Turista klasea Larrabetzun

Kattalin Miner idazlea Turista klasea liburuari buruz berbetan arituko da otsailaren 17an (asteazena) 19:00etan Larrabetzuko Anguleri kultur etxean.

Ots 17 21

Mikel Soto, Suak pizten direnean Gernikan

Mikel Sotok Suak pizten direnean poema errezitaldia egingo du  Irati Jimenez,  eta Edorta Jimenezek lagunduta otsailaren 17ean (asteazkena) 18:30ean Gernikako Astra kultur fabrikan.

Ots 17 21

Uxue Alberdi, Aulki jokoa Maeztun

Uxue Alberdiren Aulki jokoa liburua komentatuko dute otsailaren 17an (asteazkena) 17:30ean Maeztuko ludotekan.

Ots 16 21

Sonia Gonzalez, Erreka haizea Zornotzan

Sonia Gonzalezek idatzitako Erreka haizea hartuko dute berbagai otsailaren 16an (asteartea) 18:30ean Zornotzako liburutegian.

Ots 16 21

Unai Elorriaga, Iturria Gasteizko Legebiltzarrean

Unai Elorriagak Iturria liburuari buruz berba egingo du otsailaren 16an (asteartea) 10:30ean Gasteizko Legebiltzarreko irakurle taldean. Gidaria: Aitor Etxebarria.

Ots 15 21

Pello Lizarralde, Argiantza Galdakaon

Pello Lizarralderen Argiantza nobelari buruz arituko dira  otsailaren 15ean (astelehena) 18:30ean Galdakaoko irakurle taldean.

Agenda

Efemerideak

Kritikak