Mar 11 21

Garazi Goia eta Goizalde Landabasoa, 1362km euri Azpeitin

Garazi Goia eta Goizalde Landabasok elkarrekin idatzitako 1362km euri liburuaz arituko dira martxoaren 11an (osteguna) 17:30ean Azpeitiko jabekuntza eskolan.

Mar 10 21

Mari Luz Esteban, Andrezaharren manifestua Elorrion

Mari Luz Estebanen Andrezaharren manifestua hartuko dute mintzagai martxoaren 10ean (asteazkena) 18:00etan Elorrioko liburutegian.

Mar 09 21

Karmele Jaio, Aitaren etxea Astigarragan

Karmele Jaioren Aitaren etxea liburuari buruz solastuko dira martxoaren 9an (asteartea) 19:30ean Astigarrako irakurle taldean.

Mar 09 21

Ngugi wa Thiong’o, Gerra garaiko ametsak Abadiñon

Ngugi wa Thiong’oren Gerra garaiko ametsak liburuari buruz berbetan arituko dira martxoaren 9an (asteartea) 19:00etan Abadiñoko irakurle taldean.

Mar 08 21

Raymond Chandler, Ez adiorik Donostian

Raymond Chandler idazlearen Ez adiorik mintzagai hartuko dute martxoaren 8an (astelehena) 17:00etan Donostiako Lugaritz kultur etxean. Gidaria: Maite Gonzalez Esnal.

Mar 04 21

Etxepareri Mosen Bernat jakin bahu kontari eta kantari

Itxaro Borda eta Ibon RG Mosen Bernat jakin bahu Etxepareri kontari eta kantari arituko dira martxoaren 4an (osteguna) 19:00etan Bilboko Euskaltzaindiaren Plaza barriko egoitzan.

Mar 04 21

Irati Goikoetxea, Herriak ez du barkatuko

Irati Goikoetxeak Herriak ez du barkatuko aurkeztuko du martxoaren 4an (osteguna) 11:00etan sarean. Argitaletxea: Elkar.

Mar 03 21

Amets Arzallus, Miñan Deustun

Amets Arzallus eta Ibrahima Baldek idatzitako Miñan hartuko dute berbagai martxoaren 3an (asteazkena) 18:00etan Bilboko Euskararen etxean, Deustuko Berbaizu elkarteak antolatuta.

Mar 02 21

Olga Tokarczuk, Erabili goldea hilen hezurren gainetik Donostian

Olga Tokarczuk idazlearen Erabili goldea hilen hezurren gainetik izango dute hizpide Amaia Apalauza itzultzailearekin martxoaren 2an (asteartea) 19:30ean Donostiako Udal liburutegiko irakurle taldean. Gidaria: Iñigo Aranbarri.

Mar 02 21

Oihane Amantegi, Ibaiertzeko ipuina Eibarren

Oihane Amantegiren Ibaiertzeko ipuina liburuari buruz berba egiteko jarri dute hitzordua martxoaren 2an (asteartea) 19:00etan Eibarko Juan San Martin liburutegian.

Mar 02 21

Harkaitz Cano eta Goizalde Landabaso Bilbon

Harkaitz Cano solasean arituko da Goizalde Landabaso kazetari eta idazlearekin eta ostean emanaldi berezia eskainiko du martxoaren 2an (asteartea) 18:30ean Bilboko Bira kulturgunean, Amildegia solasaldi sortaren baitan.

Mar 02 21

Karlos Linazasoro, Esaten dugun argia

Karlos Linazasoro idazleak Esaten dugun argia liburua aurkeztuko du martxoaren 2an (asteartea) 11:00etan sarean. Argitaletxea: Elkar.

Mar 02 21

Mikel Antza, Arroz urez

Mikel Antzak Arroz urez liburua aurkeztuko du martxoaren 2an (asteartea) 11:00etan Iruñeko Karrikirin. Argitaletxea: Txalaparta.

Ots 27 21

Harkaitz Cano, Xabier Gantzarain eta Amancay Gaztañaga Gasteizen

Harkaitz Cano, Xabier Gantzarain eta Amancay Gaztañga sormenari buruz mintzatuko dira TopAraba solasaldian otsailaren 27an (larunbata) goizeko 10:30etatik aurrera Gasteizko Oihaneder euskararen etxean.

Ots 26 21

Miren Agur Meabe, Nola gorde errautsa kolkoan Gernikan

Miren Agur Meabek Nola gorde errautsa kolkoan emanaldia eskainiko du Eneritz Artetxe, Amorante eta Aitor Gametxorekin otsailaren 26an (ostirala) 19:00etan Gernikako Lizeo antzokian.

Agenda

Efemerideak

Kritikak