maiatza 28 21

Elkarri irakurriz solasaldia Donostian

Elkarri irakurriz Juan Luis Zabala, Iban Zaldua, Beñat Sarasola, Patxi Larrion eta Garbiñe Ubedak solasaldi literarioa izango dute maiatzaren 28an (ostirala) 19:00etan Donostiako Ernest Lluch kultur etxean. Booktegi.

maiatza 28 21

Maialen Berasategi Eskuan beti zerbait

Maialen Berasategi Catalán idazleak Eskuan beti zerbait poesia liburua aurkeztuko du maiatzaren 28an (ostirala) 11:00etan Donostian Udal Liburutegian, Mandasko Dukearen aretoan. Argitaletxea: Balea Zuria.

maiatza 27 21

Jose Luis Otamendi Erlojuen mekanika Zarautzen

Erlojuen mekanika liburuko poemak irakurriko ditu Jose Luis Otamendik maiatzaren 27an (osteguna) 19:00etan Zarauzko liburutegian.

maiatza 27 21

Amets Arzallus Miñan Donostian

Amets Arzallus eta Ibrahima Baldek idatzitako Miñan hartuko dute mintzagai  maiatzaren 27an (osteguna) 19:00etan Donostiako Intxaurrondo kultur etxean. Gidaria: Iratxe Retolaza.

maiatza 27 21

Ekaitz Goienetxea Zaldi mamarroa Gasteizen

Ekaitz Goinetxearen Zaldi mamarroa nobela hizketagai izango dute maiatzaren 27an (asteartea) 19:00etan Gasteizko irakurle klubean.

maiatza 27 21

Inazio Mujika Azukrea belazeetan Legazpin

Inazio Mujika Iraolaren Azukrea belazeetan liburua landuko dute maiatzaren 27an (osteguna) 18:30ean Legazpiko irakurle taldean.

maiatza 27 21

Maiatz 40 urte euskal literatura sortzen

Maiatzek 72. aldizkaria aurkeztuko du maiatzaren 27an (osteguna) 18:00etan Baionako Euskal museoan; ostean Marikita Tambourin, Amaiur Epher eta Itxaro Borda solasean arituko dira.

maiatza 27 21

Najat el Hachmi Azken patriarka Azpeitin

Najat El Hacmiren Azken patriarka liburuaz arituko dira maiatzaren 27an (osteguna) 17:30ean Azpeitiko emakumeen jabekuntza eskolan.

maiatza 26 21

Laura Mintegi Ecce homo Ataunen

Laura Mintegi Ecce homo liburuari buruz arituko da maiatzaren 26an (asteazkena) 19:00etan Ataungo otso irakurleekin.

maiatza 26 21

Ana Malagon Ez dakit zertaz ari zaren

Ana Malagonek Ez dakit zertaz ari zaren aurkeztuko du maiatzaren 26an (asteazkena) 10:30ean Donostiako udal liburutegian. Argitaletxea: Elkar.

maiatza 25 21

Miren Amuriza Basa Auritzberrin

Miren Amurizaren Basa hizpide hartuko dute maiatzaren 25ean (asteartea) 18:00etan Aurizberriko liburutegian. Gidaria: Mikel Antza.

maiatza 21 21

Beppe Fenoglio Kontu pribatu bat Iruñean

Beppe Fenoglioren Kontu pribatu bat liburuari buruz solastuko dira maiatzaren 21ean (ostirala) 19:00etan Iruñeko Katakrak liburu-dendan

maiatza 21 21

Ainhoa Urien Poesia zaurien ukendu Laudion

Ainhoa Urien idazlea eta Nerea Iglesias Lili pianojoleak Poesia, zaurien ukendu. Xabier Leteren arrastoa ikuskizuna aurkeztuko dute maiatzaren 21ean (ostirala) 18:30ean Laudioko Faktorian.

maiatza 21 21

Garazi Goia eta Goizalde Landabaso, 1362km euri Laguardian

Garazi Goia eta Goizalde Landabasok elkarrekin idatzitako 1362km euri liburuaz arituko dira maiatzaren 21ean (ostirala) 17:00etan Laguardian.

maiatza 21 21

Xabier Montoia Taxiak ez dira inoiz gelditzen

Xabier Montoiak Taxiak ez dira inoiz gelditzen liburu berria aurkeztuko du maiatzaren 21ean (ostirala) 11:00etan, Donostiako Udal Liburutegi Nagusiko Mandasko Dukearen aretoan. Argitaletxea: Susa.

Agenda

Efemerideak

Kritikak