Urr
02
25
Daniele Sarriugarte eta Miren Narbaizak (MICE) Kaixo Karis emanaldi musikatuarekin egingo dute Gasteizko irakurle klubaren aurtengo ikasturtearen aurkezpena urriaren 2an (osteguna) 20:00etan Ignacio Aldecoa liburutegian.

Urr
02
25
Felix Urabayenek idatzi eta Aingeru Epaltzak itzulitako Auzo madarikatua izango dute mintzagai urriaren 2an (osteguna) 19:30ean Iruñeko Zaldiko Maldiko elkarteko irakurle taldean.
Urr
02
25
Josu Goikoetxeak Lakioa liburu berria aurkeztuko du urriaren 2an (osteguna) 10:30ean Donostiako Elkar liburudendan. Argitaletxea: Elkar.

Urr
01
25
Paul Matticken Marx eta Keynes. Ekonomia mistoaren krisia liburuaz jardungo dute Garazi Goldarazena itzultzailearekin urriaren 1ean (asteazkena) 19:30ean Iruñeko Karrikiri liburudendan.

Ira
30
25
Rosa Parksen Rosa Parks: Nire istorioa aurkeztuko dute Amaia Astobiza Uriarte itzultzailearekin irailaren 30ean (asteartea) 10:30ean Donostiako Liburutegi nagusian. Argitaletxea: Katakrak.

Ira
29
25
Irati Majuelo Itoiz literatura irakasle eta ikerlariak Hiria gure oinetan saiakera aurkeztuko du Lisipe bilduman irailaren 29an (astelehena) goizeko 11:30ean Donostiako Liburutegi Zaharrean. Argitaletxea: Susa literatura.

Ira
27
25
Hedoi Etxarte Aberri galduaren bila hitzaldia.
Eusebio Erkiagari omenaldia.
Txomin Hegi, Gotzon Barandiaran eta Ane Labakaren poesia irakurraldia.
Ibilbide poetikoa. Leire Vargas, Iker Aranberri, Rakel Pardo, Edu Zelaieta eta Luzien Etxezaharreta.
Mohammed el-Kurd palestinar idazlearen Rifqa: honengatik egiten dugu dantza.

Ira
25
25
Goiatz Labandibarren Bekatua liburuaz solastuko dira irailaren 25ean (ortzeguna) 19:00etan Zaraitzuko etxean, Ezkarozen.

Ira
25
25
Josu Martinezek Joseba Sarrionandiaren zinema paperak (1977-1980) liburua aurkeztuko du Elixabete Garmendia eta Joseba Sarrionandiarekin irailaren 25ean (osteguna) 11:00etan Donostiako Tabakaleran. Argitaletxea: Pamiela.

Ira
24
25
Paul Matticken Marx eta Keynes. Ekonomia mistoaren krisia liburuaz jardungo dute Garazi Goldarazena itzultzailearekin irailaren 24an (asteazkena) 18:30ean Hernaniko Kontrakantxa Gaztetxean.

Ira
20
25
Euskal Herriko irakurle taldeetako lagunak topaketa honetan batuko dira irailaren 20an (larunbata) eta 21ean (igandea) Orbaizetako Kultur Olan eta Irati basoko txoko ezberdinetan.
Katixa Dolhare
Bea Salaberri
Oihane Zuberoa Garmendia
Josune Aznarez Alkat
Amaia Ezpeldoiri buruzko hitzaldia
Hemingway eta Irati. Josu Jimenez Maia gidari dela.
Lurrak erreko ez balu mendi ibilbide literarioa Eneko Barberenak gidatuta

Ira
19
25
Kirmen Uriberekin Elkarrekin esnatzeko ordua nobelari buruz solas egingo dute irailaren 19an (ostirala) 19:00etan Larzabaleko Ezpeletenean. Baipeleteneko Irakurle Kluba.


Ira
18
25
Ane Labaka Mayoz idazleak Hezur berriak bere poema liburua aurkeztuko du irailaren 18an (osteguna) 19:00etan Larrabetzun.

Ira
17
25
Miren Amuriza eta Uxue Alberdi, Pleibak eta Hetero liburu berriei buruz berbetan arituko dira irailaren 17an (asteazkena) 19:00etan Bilboko La Sinsorga kulturgune feministan.


Ira
17
25
Laura Mintegi eta Mikel Antza solasean arituko dira Akabo nobela argitaratu berriari buruz irailaren 17an (asteazkena) 19:00etan Bilboko Bira kulturgunean.
