Urr
15
21
Slavenka Drakulic idazlearen Sekula ez liokete euli bati hegalik kenduko lanaren aurkezpena eta irakurketa dramatizatua egingo dute urriaren 15ean (ostirala) 19:30ean Iruñeko Karrikiri dendan. Irakurlea: Oier Guillan. Itzultzailea: Amaia Apalauza. Argitaletxea: Txalaparta.
Urr
15
21
Maribel Aiertza idazleak Ezer ez da dirudiena liburu berria aurkeztuko du urriaren 15ean (ostirala) 11:00etan sarean. Argitaletxea: Elkar.
Urr
14
21
Oihana Aranak Lazunak azkazaletan poema liburua aurkeztuko du urriaren 14an (osteguna) 19:00etan Eskoriatzako kultur etxean. Aurkezlea: Leire Vargas.

Urr
14
21
Margaret Atwood idazlearen Neskamearen ipuina izango dute solaserako urriaren 14ean (asteartea) 19:00etan Markina Xemeingo herri bibliotekan.
Urr
14
21
Ibon Muñoak eta Xabier Amurizak Ataramiñek argitaratutako Gure ama-lur feminista da liburua aurkeztuko dute urriaren 14ean (osteguna) 18:30ean Eibarko Arrate kultur elkartean.

Urr
14
21
Hedoi Etxartek Sortaldekoak liburu berria aurkeztuko du urriaren 14ean (osteguna) 11:00etan Donostiako udal liburutegiko sotoan. Argitaletxea: Susa literatura.

Urr
13
21
Leire Ibargurenek idatzitako Laura esaten zioten biografiari buruz arituko dira hizketan urriaren 13an (asteazkena) 18:00etan Elorrioko irakurle taldean.
Urr
12
21
Xabier Montoiaren Taxiak ez dira inoiz gelditzen liburuaz arituko dira urriaren 12an (asteartea) 18:00etan Zumaiako Alondegiko Moila gelan. Gidaria: Uxue Alberdi.

Urr
08
21
Katixa Agirre idazlea Maite Larburu musikariarekin arituko da Kax kax kax emanaldiarekin urriaren 8an (ostirala) 19:30ean Iruñeko Kondestablen.
Urr
08
21
Juan Ramon Makusok Haragi Hosto poesia liburu berria aurkeztuko du urriaren 8an (ostirala) 12:00etan Donostiako udal liburutegian. Argitaletxea: Balea Zuria.
Urr
07
21
Alberto Barandiaranek Gurea falangista zen liburu berria aurkeztuko du urriaren 7an (osteguna) 20:00etan Iruñeko Zaldiko Maldiko elkartean. Aurkezlea: Izaskun Etxeberria.

Urr
07
21
Oier Guillanen Mr. Señora antzerkiaz solas egingo dute urriaren 7an (asteartea) 17:30ean Maeztuko ludotekan.
Urr
07
21
Alberto Barandiaranek Gurea falangista zen liburu berria aurkeztuko du urriaren 7an (osteguna) 11:30ean Donostiako liburutegian eta sarean. Argitaletxea: Susa.

Urr
05
21
Oihane Amantegiren Ibaiertzeko ipuina liburuari buruz hitzegiteko jarri dute hitzordua urriaren 5ean (asteartea) 19:30ean Donostiako udal liburutegian. Gidaria: Iñigo Aranbarri.
Urr
05
21
Miren Gorrotxategiren Sotoan gordeak liburuari buruz arituko dira berbetan urriaren 5ean (asteartea) 19:00etan Eibarreko Idazlearekin harixa emoten irakurle taldean.