Ira 23 21

Bernardo Atxaga Etxeak eta hilobiak Tolosan

Bernardo Atxagaren Etxeak eta hilobiak nobelari buruz arituko dira irailaren 23an (osteguna) 19:00etan Tolosako irakurle taldean. galtzaundi.eus

Ira 23 21

Xabier Lizardi Bihotz-begietan

Xabier Lizardiren Bihotz-begietan liburua aurkeztuko da irailaren 23an (osteguna) 16:00etan Zarauzko udaletxeko pleno aretoan. Argitaletxea: Susa-literatura.

Ira 22 21

Igor Estankona Moskito Donostian

Igor Estankonak Moskito liburuan oinarritutako poesia errezitaldia egingo du irailaren 22an (asteazkena) 19:30ean Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean. Poetika.

Ira 22 21

Hannah Arendt Indarkeriaz Iruñean

Hannah Arendt idazlearen Indarkeriaz saiakera aurkeztuko dute irailaren 22an (asteazkena) 19:00etan Iruñeko Karrikiri dendan.

Ira 18 21

Elixabete Garmendia eta Anjel Lertxundi Pandemiak eta literatura Elizondon

Elixabete Garmendia, Anjel Lertxundi eta Danele Sarriugarte Pandemiak eta literatura gaiari buruz arituko dira irailaren 18an (larunbata) 11:00etan Elizondoko Arizkunenean. (H)ilbeltza.

Ira 16 21

Mikel Taberna Arkanbele kantak Lesakan

Mikel Tabernak Arkanbele kantak poema liburuan oinarritutako errezitaldia egingo du irailaren 16an (ortzeguna) 19:30ean Lesakako Harriondoa Kultur etxean. Berarekin izanen dira Oier Fuentes (irudiak) eta Joseba Irazoki (musika).

Ira 16 21

Ana Malagon Ez dakit zertaz ari zaren Larrabetzun

Ana Malagon idazlearekin Ez dakit zertaz ari zaren bere ipuin liburuaren gainean arituko dira irailaren 16an (osteguna) 19:00etan  Larrabetzuko Anguleri kultur etxean.

Ira 09 21

Ursula K. Le Guin Oihan hitzean mundua Iruñeko Karrikirin

Ursula K. Le Guin idazlearen Oihan hitzean mundua euskaratu du Amaia Apalauzak, eta irailaren 9an (asteazkena) 19:30ean aurkeztuko du Iruñeko Karrikiri dendan.

Ira 07 21

Nahia Zubeldia Poema likidoak errezitala Poesia orduetan

Nahia Zubeldia idazleak Poema likidoak errezitaldia egingo du irailaren 7an (asteartea) 19:30ean Donostiako Victoria Eugenia antzokiko klub aretoan. Poesia orduak. Musika: Lumi.

Ira 06 21

Leire Bilbao Etxeko urak errezitala Poesia orduetan

Leire Bilbao idazleak  Etxeko urak liburuko poemak irakurriko ditu irailaren 6an (astelehena) 19:30ean Donostiako Victoria Eugenia antzokiko klub aretoan. Poesia orduak. Musikaria: Maite Larburu.

Ira 06 21

Ursula K. Le Guin Oihan hitzean mundua

Ursula K. Le Guin idazlearen Oihan hitzean mundua euskaratu du Amaia Apaulazak, eta irailaren 6an (astelehena) 11:00etan aurkeztuko dute Donostiako Udal liburutegian. Argitaletxea: Igela.

Abu 20 21

Elio Vittorini Solasaldia Sizilian Ean

Elio Vittorini idazle italiarraren Solasaldia Sizilian landuko dute abuztuaren 20an (ostirala) 19:30ean Eako Eskolondon.

Abu 20 21

Xabier Diez Esarte Zaraitzuko ipuin zahar eta berriak

Xabier Diez Esartek Zaraitzuko ipuin zahar eta berriak liburua aurkeztuko du abuztuaren 20an (ostirala) 19:00etan Otsagabiako Koleto etxean.

Uzt 21 21

Patri Urkizu Suaren froga

Patri Urkizuk Suaren froga liburu berria aurkeztuko du ekainaren 21an (asteazkena) 11:00etan Donostiako udal liburutegian. Argitaletxea: Erein.

Uzt 16 21

Miren Agur Meabe Nola gorde errautsa kolkoan Ean

Miren Agur Meabe Nola gorde errautsa kolkoan poema liburuari buruz berbetan arituko da uztailaren 16an (ostirala) 19:30ean Eako Eskolondon.

Agenda

Efemerideak

Kritikak