Aza 09 21
Literatura eta gatazka Soraluzen
Irati Goikoetxea eta Iban Zaldua Literatura eta gatazka hizpide hartuta arituko dira azaroaren 9an (asteartea) 19:00etan Soraluzeko Herriko antzokian. Memoria jardunaldiak.
Aza 09 21
Irati Goikoetxea eta Iban Zaldua Literatura eta gatazka hizpide hartuta arituko dira azaroaren 9an (asteartea) 19:00etan Soraluzeko Herriko antzokian. Memoria jardunaldiak.
Aza 09 21
Gaël Faye idazlearen Ene herri txikia hizketagai izango dute azaroaren 9an (asteartea) 19:00etan Abadiñoko kultur etxean.
Aza 09 21
Harkaitz Canok idatzitako Twist nobelari buruz elekatuko dira azaroaren 9an (asteartea) 18:30ean Erronkariko irakurle taldean.

Aza 09 21
Irati Jimenez idazleak Begiak zabalduko zaizkizue saiakera aurkeztuko du azaroaren 9an (asteartea) 11:00etan Donostiako udal liburutegiko Mandako Dukearen aretoan. Argitaletxea: Elkar.
Aza 06 21
Itxaro Bordarekin Erotismoa euskal literaturan tailerra egiten jarraituko dute azaroaren 6an (larunbata) 15:00etan Baionako Jakinola hizkuntza etxean.

Aza 06 21
Joseba Sarrionandia Gauzak direna balira (Habanako gaukaria) saiakerari buruz arituko da berbetan azaroaren 6an larunbata) 12:00etan Erromoko kultur etxean. Egizu | Irakurzaleen txokoa.
Aza 05 21
Uxue Apaolazak Bihurguneko nasa liburu berria aurkeztuko du azaroaren 5ean (ostirala) 12:00etan, Donostiako udal liburutegiko sotoan. Argitaletxea: Susa.

Aza 05 21
Jokin Erkorekak Banda liburu berriaa aurkeztuko du azaroaren 5ean (ostirala) 11:00etan Donostiako udal liburutegiko Mandasko Dukea aretoan. Argitaletxea: Erein.
Aza 03 21
Maiatz aldizkariak 37. literatur solasaldiak antolatu ditu aurten ere, eta Iñaki Azkonak Euskal kultura Iruñean, 40 urte solasaldia eskainiko du azaroaren 3an (asteazkena) 18:00etan Baionako Bil Txokon.

Aza 03 21
Xabier Payak Bihotza kate aurkeztuko du azaroaren 3an (asteazkena) 11:00etan Donostiako udal liburutegiko Mandasko Dukearen aretoan. Argitaletxea: Erein.
Aza 02 21
Xabier Mendiguren idazlearen Zu entzuteko gaude liburuari buruz arituko dira azaroaren 2an (asteartea) 19:00etan Otsagabian, Zaraitzuko irakurle taldean. Gidaria: Josu Jimenez Maia.
Urr 30 21
Hasier Larretxeak Ihes baten lausoa aurkeztu eta irakurraldia egingo du urriaren 30ean (larunbata) 19:00etan Donamariako Bentan.
Urr 30 21
Juankar Mugartzarekin Julian Gayarreren sorbalda gainean pausaturiko urretxindorra gaia hartuta poesia tailerra eginen dute urriaren 30ean (larunbata) arratsaldean Iruñeko Geltokin.
Urr 29 21
Itxaro Borda eta Anne Garcia Euri zitalari esker liburu berriari buruz solasean arituko dira urriaren 29an (ostirala) 19:30ean Iruñeko Karrikiri liburudendan.

Urr 29 21
Hasier Larretxeak Ihes baten lausoa aurkeztuko eta irakurraldia egingo du urriaren 29an (ostirala) 19:00etan Donostiako Tobacco Days liburudendan.