Abe
29
21
Kirmen Uribe eta Itziar Ituño Izurdeen aurreko bizitza eleberriaz solasean eta irakurtzen arituko dira abenduaren 29an 19:00etan Donostiako Antzoki Zaharrean. Donostia Kultura.

Abe
23
21
Kirmen Uribe eta Joxemari Urteaga Izurdeen aurreko bizitza eleberriaz solasean arituko dira abenduaren 23an 20:00etan Ondarroako Zurrumurru liburudendan.

Abe
23
21
Mikel Antza Arroz urez liburuari buruz hizketan arituko da abenduaren 23an (osteguna) 19:00etan Larrabetzuko Anguleri kultur etxean.
Abe
21
21
Amets Arzallus, Ibrahima Balderekin idatzitako Miñan liburuari buruz berbetan egongo da abenduaren 21ean (asteartea) 18:30ean Arteako Basoan.

Abe
17
21
Joseba Sarrionandiaren Bizitzea ez al da oso arriskutsua? saiakerari buruz berbetan ibiliko dira abenduaren 17an (barikua) 19:30ean Eako Eskolondon.

Abe
17
21
Lidia Txukovskaiaren Urpean murgildu liburuari buruzko solasaldia eginen dute abenduaren 17an (ostirala) 19:00etan Iruñeko Katakrak liburu-dendako irakurle taldean.
Abe
16
21
Hanif Kureishiren Intimitatea eleberria izango dute irakurgaia abenduaren 16an (osteguna) 19:00etan Tolosako irakurle taldean. Gidaria: Yurre Ugarte.
Abe
16
21
Agatha Christieren Eta ez zen alerik ere geratu nobela aztertuko dute abenduaren 16an (osteguna) 18:00etan Alegiako irakurle taldean. Gidaria: Amaia Goikoetxea.
Abe
16
21
Ursula K. Le Guin idazlearen Oihan hitzean mundua euskaratu du Amaia Apalauzak, eta liburuari buruz solasean arituko dira abenduaren 16an (osteguna) 19:30ean aurkeztuko du Gasteizko irakurle klubean.

Abe
16
21
Ekaitz Sirventek itzulitako Antonio Gramsciren Kartzelako gutunak liburuaren aurkezpena abenduaren 16an (osteguna) 11etan Donostiako liburutegi nagusian. Aurkezlea: Josu Zabaleta. Argitaletxea: Katakrak.
Abe
15
21
Oihane Amantegiren Ibaiertzeko ipuina berbagai hartuko dute abenduaren 15ean (asteazkena) 19:30ean Algortako Azebarri elkartean.
Abe
14
21
Silvia Federiciren Larruazalaren periferiaz haraindi saiakera aurkeztuko dute abenduaren 14an (asteartea) goizeko 11etan Donostiako liburutegi nagusian. Argitaletxea: Katakrak.
Abe
13
21
Agota Kristoff-en Koaderno handia mintzagai izanen dute abenduaren 13an (astelehena) 19:30ean Algortako gaztelekuan. Irakurle kluba.
Abe
13
21
Bob Dylan kantariaren 100 Kantu eta Louise Glück idazlearen Basairisa aurkeztuko dituzte abenduaren 13an (astelehena) 10:00etan Donostiako udal liburutegian. Argitaletxea: Elkar.