Mar 18 22
Patricia Highsmith Lardaska Iruñean
Patricia Highsmith idazlearen Lardaska hartuko dute mintzagai martxoaren 18an (ostirala) 19:00etan Katakrak liburudendako irakurle taldean.
Mar 18 22
Patricia Highsmith idazlearen Lardaska hartuko dute mintzagai martxoaren 18an (ostirala) 19:00etan Katakrak liburudendako irakurle taldean.
Mar 18 22
Joseba Sarrionandia Gauzak direna balira (Habanako gaukaria) saiakerari buruz arituko da berbetan martxoaren 18an (ostirala) 18:30ean Otxarkoagako auzo etxean, Bilbon. Pa Ya kultur elkartea.

Mar 17 22
Irati Jimenez idazleak Euskal literaturaren historia sobrenatural bat aurkeztuko du martxoaren 17an (osteguna) 19:30ean Bilboko Itsas museoan, Loraldiaren egitaratuaren barruan.
Mar 17 22
Itziar Ugarte eta Ane Garcia Gu gabe ere poema liburua errezitatzen egongo dira martxoaren 17an (osteguna) 19:00etan Zarauzko Garoa liburudendan.

Mar 17 22
Aiora Jaka itzultzailearekin Nirliit liburuari buruz artikuko dira martxoaren 17an (osteguna) 19:00etan Larrabetzuko irakurle taldean, Angulerin.
Mar 17 22
Amancay Gaztañagak idatzitako 39 lore antzerkilanaren irakurketa egingo dute martxoaren 17an (asteazkena) 18:00etan Donostiako Geralds bar tabernan.

Mar 17 22
Maddi Ane Txoperenak Ez erran inori nobela berria aurkeztuko du martxoaren 17an (osteguna) 11:00etan Donostiako udal liburutegian. Argitaletxea: Elkar.
Mar 15 22
Edna O’Brien idazlearen Landa aldeko neskak hartuko dute hizpide martxoaren 15ean (asteartea) 18:30ean Zumaiako Irakurri matte irakurle taldean.
Mar 14 22
Joseph Roth idazlearen Hiltzaile baten aitormena mintzagai izango dute martxoaren 14an (astelehena) 17:00etan Donostiako Lugaritz kultur etxean. Donostia Kultura.
Mar 11 22
Andoni Urzelaik Ametsen trafikatzailea liburu berria aurkeztuko du martxoaren 11an (ostirala) 11:00etan Donostiako udal liburutegian. Argitaletxea: Elkar.
Mar 10 22
Lorea Agirre Dorronsoro eta Idurre Eskisabel Larrañagak Trikua esnatu da liburua hizpide hartuta Euskalgintza eta feminismoa: elkartruke baten proposamena hitzaldia eskainiko dute martxoaren 10ean (osteguna) 20:30ean Donapaleuko Bideak gunean. Zabalik elkartea, Otsail ostegunak.

Mar 10 22
Uxue Alberdik Katalin Minerren galderak erantzun beharko ditu Literatura eta politika deitu duten solasaldian martxoaren 10ean (osteguna) 19:00etan Donostiako Ernest Lluch kultur etxean. Donostia Kultura.
Mar 10 22
Eneko Aizpurua idazlearen Bidasoan gora liburuari buruz arituko dira solasaldian martxoaren 10ean (osteguna) 19:00etan Donostian, Intxaurrondoko kultur etxean. Donostia Kultura.
Mar 10 22
Mikel Tabernak Arkanbele kantak poema liburuan oinarritutako errezitaldia egingo du Joseba Irazokirekin martxoaren 10ean (ortzeguna) 19:00etan Berako kultur etxean.

Mar 10 22
Gaël Faye idazlearen Ene herri txikia hizketagai izango dute martxoaren 10ean (osteguna) 19:00etan Aretxabaletako kultur etxean.