Api 02 22
Goiatz Labandibar Amez Azkoitiko liburu azokan
Goiatz Labandibar idazleak Amez liburua aurkeztuko du apirilaren 2an (larunbata) 18:00etan Azkoitiko Geure gelatik liburu azokan.
Api 02 22
Goiatz Labandibar idazleak Amez liburua aurkeztuko du apirilaren 2an (larunbata) 18:00etan Azkoitiko Geure gelatik liburu azokan.
Api 02 22
Unai Elorriaga idazleak ondoan izango ditu Xuan Bello asturiarra eta Yolanda Castaño galiziarra Autoitzulpena: bi eskuz idaztea aferari heltzeko, eta gidari Garazi Arrula editore, itzultzaile eta idazlea izango dute apirilaren 2an (larunbata) 17:30ean Bilboko AZko auditorioan. Gutun Zuria.
Api 02 22
Eider Rodriguezek Eraikuntzarako materiala nobela aurkeztuko du apirilaren 2an (larunbata) 17:00etan Azkoitiko Geure gelatik azokan.

Api 02 22
Aiora Jaka, Yannick Bédard, Uxue Alberdi eta Garazi Arrula berriz Itzultzaile berriak hizpide hartuta solastuko dira apirilaren 2an (larunbata) 12:00etan Bilboko AZko Auditorioan. Gutun Zuria.
Api 02 22
Irati Jimenez idazleak Begiak zabalduko zaizkizue saiakera aurkeztuko du apirilaren 2an (larunbata) 12:00etan Azkoitiko Geure gelatik liburu azokan.
Api 01 22
Edorta Jimenezek Nikole Bijotzekua liburua aurkeztuko du apirilaren 1ean (ostirala) 18:30tan Otxarkoagako auzo etxean.

Api 01 22
Arantxa Urretabizkaia idazleari Ibilbidearen aitortza egingo diote apirilaren 1ean (ostirala) 17:30ean Azkoitiko Geure gelatik liburu azokan. Aurkezlea Juan Luis Zabala
Mar 31 22
Oihana Arana eta Leire Vargas, Lazunak azkazaletan eta Dena ametsa den irudipena liburuetako poemak errezitatzen egongo dira martxoaren 31an (osteguna) 20:00etan Donostiako Gros auzoko Pandora tabernan.

Mar 31 22
Ana Malagon idazlearen Ez dakit zertaz ari zaren ipuin liburuari buruz arituko dira martxoaren 31an (osteguna) 19:30ean Gasteizko irakurle klubean.
Mar 31 22
Mari Luz Esteban idazlearekin Andre zaharraren manifestua poema liburuaren aurkezpena eta solasaldia egingo dute martxoaren 31an (osteguna) 19:30ean Algortako Azebarri elkartean, Uribe Kostako irakurzaleen txokoa.

Mar 31 22
Miren Agur Meabe eta Eduardo Moga Idazkuntza eta itzulpena: izurrak, puntadak, tolesak gaiari helduta arituko dira solasean marxoaren 31ean (osteguna) 19:00etan Bilboko AZko Auditorioan. Gutun Zuria.
Mar 31 22
Jane Austenen Watsondarrak liburuari buruzko hizketan jardungo dute martxoaren 31an (osteguna) 18:30ean Legazpiko liburutegian.
Mar 31 22
Joxean Agirrek Solteroen dantzalekuak liburu berria aurkeztuko du martxoaren 31an (osteguna) 11:00etan Donostiako udal liburutegian. Argitaletxea: Elkar.
Mar 30 22
Barrenetik zulatzen zaitut poesia antologia aurkeztuko du Liberoamerika argitaletxeak egileetako batzuk
-Leire Vargas, Miren Irizar, Iosune de Goñi eta Ane Zubeldia- bertan direla martxoaren 30ean (asteazkena) 19:00etan Iruñeko Laba kulturgunean.

Mar 30 22
Beñat Sarasola Mamuak liburuan: itzulpena pentsatzen mahainguruan arituko da martxoaren 30ean (asteazkena) 17:30ean Bilboko Alondegian. Gutun Zuria.