Ira 30 25

Rosa Parks Rosa Parks: nire istorioa

Rosa Parksen Rosa Parks: Nire istorioa aurkeztuko dute Amaia Astobiza Uriarte itzultzailearekin irailaren 30ean (asteartea) 10:30ean Donostiako Liburutegi nagusian. Argitaletxea: Katakrak.
rosaparks

Ira 29 25

Irati Majuelo Itoiz Hiria gure oinetan Lisipe bilduman

Irati Majuelo Itoiz  literatura irakasle eta ikerlariak  Hiria gure oinetan saiakera aurkeztuko du Lisipe bilduman irailaren 29an (astelehena) goizeko 11:30ean Donostiako Liburutegi Zaharrean. Argitaletxea: Susa literatura.

 

Hiria gure oinetan - Irati Majuelo Itoiz - azala

Ira 27 25

Irailekoak Lekeition

Hedoi Etxarte Aberri galduaren bila hitzaldia.
Eusebio Erkiagari omenaldia.
Txomin Hegi, Gotzon Barandiaran eta Ane Labakaren poesia irakurraldia.
Ibilbide poetikoa. Leire Vargas, Iker Aranberri, Rakel Pardo, Edu Zelaieta eta Luzien Etxezaharreta.
Mohammed el-Kurd palestinar idazlearen Rifqa: honengatik egiten dugu dantza.

lekeitio2025

Ira 25 25

Goiatz Labandibar Bekatua Zaraitzun

Goiatz Labandibarren Bekatua liburuaz solastuko dira irailaren 25ean (ortzeguna) 19:00etan Zaraitzuko etxean, Ezkarozen.
zaraitzun

Ira 25 25

Josu Martinez Joseba Sarrionandiaren zinema paperak

Josu Martinezek Joseba Sarrionandiaren zinema paperak (1977-1980) liburua aurkeztuko du Elixabete Garmendia eta Joseba Sarrionandiarekin irailaren 25ean (osteguna) 11:00etan Donostiako Tabakaleran. Argitaletxea: Pamiela.
zinemapaperak

 

Ira 24 25

Paul Mattick Marx eta Keynes. Ekonomia mistoaren krisiaHernanin

Paul Matticken Marx eta Keynes. Ekonomia mistoaren krisia liburuaz jardungo dute Garazi Goldarazena itzultzailearekin irailaren 24an (asteazkena) 18:30ean Hernaniko Kontrakantxa Gaztetxean.
s36_marx_eta_keynes_

Ira 20 25

Euskal Herriko irakurle taldeen topaketa Iratin

Euskal Herriko irakurle taldeetako lagunak topaketa honetan batuko dira irailaren 20an (larunbata) eta 21ean (igandea) Orbaizetako Kultur Olan eta Irati basoko txoko ezberdinetan.

Katixa Dolhare

Bea Salaberri

Oihane Zuberoa Garmendia

Josune Aznarez Alkat

Amaia Ezpeldoiri buruzko hitzaldia

Hemingway eta Irati. Josu Jimenez Maia gidari dela.

Lurrak erreko ez balu mendi ibilbide literarioa Eneko Barberenak gidatuta

irakurleak_iratin

Ira 19 25

Kirmen Uribe Elkarrekin esnatzeko ordua Larzabalen

Kirmen Uriberekin Elkarrekin esnatzeko ordua nobelari buruz solas egingo dute irailaren 19an (ostirala) 19:00etan Larzabaleko Ezpeletenean. Baipeleteneko Irakurle Kluba.

elkarrekinOztibar

Ira 18 25

Ane Labaka Mayoz Hezur berriak Larrabetzun

Ane Labaka Mayoz idazleak Hezur berriak  bere poema liburua aurkeztuko du irailaren 18an (osteguna) 19:00etan Larrabetzun.
hezur_larrabetzu

Ira 17 25

Miren Amuriza eta Uxue Alberdi Pleibak eta Hetero Bilbon

Miren Amuriza eta Uxue Alberdi, Pleibak eta Hetero liburu berriei buruz berbetan arituko dira irailaren 17an (asteazkena) 19:00etan Bilboko La Sinsorga kulturgune feministan.

pleibak_azala

Hetero - azala - Uxue Alberdi

Ira 17 25

Laura Mintegi Akabo Bilboko Biran

Laura Mintegi eta Mikel Antza solasean arituko dira Akabo nobela argitaratu berriari buruz irailaren 17an (asteazkena) 19:00etan Bilboko Bira kulturgunean.

akabo-txalaparta-eus

Ira 17 25

Koldo Izagirre Sudarraren Gorazarrea ardo dastateka eta poema irakurraldia Donostian

Indalezio Bizkarrondo Bilintx eta Porrontxoen omenez Koldo Izagirre idazlearekin Sudurraren Gorazarrea kata poetikoa egingo dute irailaren 17an (asteazkena) 19:00etan Donostiako Teila fabrikan.

gorazarrea

Ira 12 25

Idoia Rodriguez Mondragon Euripean Kanbon

Idoia Rodriguez Mondragon idazleren Euripean liburua hizpide hartuko dute irailaren 12an (ostirala) 18:00etan Kanboko mediatekan.

kanbo

Ira 10 25

Itxaro Borda Itzalen tektonika Donostian

Itxaro Bordaren Itzalen tektonika poema libururen emanaldi musikatua egileak berak eta Joseba Irazoki musikariak  irailaren 10ean (asteazkena) 19:00etan Donostiako Victoria Eugenia Klub aretoan. Poesia orduak.
itzalenteknonika

Ira 09 25

Juliana Leveille-Trudel Nirliit Donostian

Juliana Leveille-Trudel idazlearen Nirliit liburuari buruz arituko dira irailaren 9an (asteartea) 19:00ean Donostian, San Jeronimoko liburutegian. Donostia kultura.

Agenda

Efemerideak

Kritikak