Ots 02 26

Poeta palestinarren hitza ahots

Israelgo estatua Gazan burutzen ari den genozidioaren karietara, EIZIEk kaleratzen duen  Senez aldizkarian, Hamahiru poeta palestinar: gailendu dadila hitza  poema-bilduma plazaratu zen. Isabel Etxeberria Ramirezek koordinatua, hamalau itzultzaileren eskutik, XX. eta XXI. mendeko hamahiru poeta palestinarren hitza ekarri zuten plazara. Eta orain hitza ahots bihurtu dute Azpeitiko Apoako kideek. Poesia literatur talde honetako partaideek hamahiru poeta horien poemak grabatu eta sareratu dituzte. Hementxe entzun ditzakezu.

Agenda

Efemerideak

Kritikak