Ots 02 26

Poeta palestinarren hitza ahots

Israelgo estatua Gazan burutzen ari den genozidioaren karietara, EIZIEk kaleratzen duen  Senez aldizkarian, Hamahiru poeta palestinar: gailendu dadila hitza  poema-bilduma plazaratu zen. Isabel Etxeberria Ramirezek koordinatua, hamalau itzultzaileren eskutik, XX. eta XXI. mendeko hamahiru poeta palestinarren hitza ekarri zuten plazara. Eta orain hitza ahots bihurtu dute Azpeitiko Apoako kideek. Poesia literatur talde honetako partaideek hamahiru poeta horien poemak grabatu eta sareratu dituzte. Hementxe entzun ditzakezu.
Apoa ekimeneko lagunek, lau poema hauek helarazi dizkigute guk ere sarean entzuteko:
Hanan Ashrawi Ainhoa Odriozolaren ahotsean:

Muin Bseiso Jose Luis Otamendik irakurria:

Mosab Abu Toha Pablo Dominguezek irakurria:

Mosab Abu Toha Xabier Gantzarainen ahotsean:

Agenda

Efemerideak

Kritikak