Urt 03 26

Venezuelako hitzak

Ez ditugu askotan ekarri Venezuelako idazleen lanak euskarara. Armiarman Gustavo Pereira poetaren lana aurkeztu zigun Jose Luis Otamendik, haren hamabi poema euskaratuta. Ostera, euskal autoreen lanekin, erbesteko lanekin izan dugu aipagai XIX. mendetik aurrera eta bereziki 36ko gerraz geroztik euskal erbesteratuei, hala politikoei nola ekonomikoei,  harrera egin izan dien herri hegoamerikarra. Martin Ugaldek Hiltzaileak narrazio-lan bikaina lehenik Caracasen 1961ean argitaratu zuela gogoratzeaz gain, Joakin Arregi Txe bertsolariaren lanak ere irakurri ahal izan genituen, Karibetik Kantaurira liburuan jasoak datozenak, eta Euskal Herriaren eta Venezuelaren artean bizi izandako zizurkildarraren bertsoak biltzen dituena. Venezuelako iraultza bolibarianoa izena du azken sortak, AEBeko Armadak gaur bonbaz isilarazi nahi izan duenaren abiatzeaz dihardu.

Agenda

Efemerideak

Kritikak