Karibetik Kantaurira
VENEZUELAKO IRAULTZA BOLIBARIANOA Caracas, 2003
Oroimenak gordeko du apirilaren hamaika gora iraultza ta Chavez burrukara antxintxika barneko indar ixila urratsez urrats jaurtika Mirafloresko defentsan makilka eta harrika bolibarianoz bildu zen auzoetako txirrika chavismoaren burrukak badu bere dinamika mugaraino eramanez sentimenduzko etika. herri txiroaren senak nola erantzun daki ta.
Itzuli da, itzuli da itzuli da, itzuli da hiru lau helikoptero hantxe jira eta bira hango oihu ta deiadar hango gora eta biba une hura bizi gabe ezin daiteke deskriba orgasmoaren gailurra zirrara gorputz guztira bezperako ilunpetik berriro amets argira Bolibarren sustrai haiek oraindik hor bizi dira distira hau ez itzaltzea besterik ez dut desira.
Hugo Chavesek zorroztu du Bolibarren ezpata gordeta edukitzeko unea orain ez da ta justizi goseak ere bere denbora dauka ta soldadu ta herritarren batuketa da milaka beharrezko zen eta da elkartasun horren grapa xumetasun hunkigarriz gaur urrats bihar etapa prest daude eskalatzeko igo behar den aldapa gelditu ezina dugu chavismoaren enbata.
Chavez da herritarrentzat duintasunaren zutabe iraultza hau finkatzeko oraindik osagai klabe Bolibarren zuhaitzetik berriz sortu den landare txiro guztien ametsak biltzen dakien ondare ta egoera orokorra egon arren oso grabe bere mezuak dauzka gaur mila zirkulu ta sare helmuga da aberria izatea burujabe yanki ta beste inori baimenik eskatu gabe.
Hitzaren aukera dute lehen burumakur zirenak azal beltzekoak eta jatorrizko indijenak bideratzen asmatuaz sentimendurik hobenak entzun ezkero auzoetan oihukatzen diren lemak Chavesen leialtasunak txunditu ditu gehienak sendagai bezala hartuz Bolibarren hastapenak gaindituz faxista hoiek jarritako zepo denak ez daitezela zapuztu txiroen itxaropenak.
Prozesu honen geroak garaipenean du zaina porrotak utziko luke sendatu ezin den mina Venezuela da orain Cuba izan zen aintzina Brasil eta Colombia Ecuador Argentina zuzentasun bila doa alde hauetako grina iraultzaren gerizpean amestuz zeru urdina urrun egon leike baina aukera dago egina lortzen dana izan bedi herri hauen atsegina.
Karibetik Kantaurira |