Karibetik Kantaurira
HENDAIAKO GOSE GREBA Hendaia, 1979
Gose greba bat egitea zen hartu zen erabakia ezin bestean edozertara hausnartzen da izakia zeren handitzen nolatan doan bihotzaren ebakia madarikatzen dugu sustraitik goi mailako hierarkia zergatik kendu behar diote euskaldunari tokia.
Nonahitik bada eragozpena injustizi eta traba hain egoera larriak guri bultatu gaitu hontara zenbat arrisku dakarren noski gaur kontzienteak gara baina giro txar eta trumoiak nahiz guri sortu dardara negu beltzean ondoren beti amestu ohi du udara.
Hegoaldetik ihes eginda Iparraldean gaudenak terroristaren izena jarri guri pizti nabarmenak modan daukagun demokraziak besarkatu denak baina txikia erasotzeko legeekin dabiltzanak dira titulu borobil hori ongi merezi dutenak.
Euskal Herria gure lurra da euskaldun garan partetik oinarri horri dagokionez ez dugu behar karnetik eskubidea sartu ta berdin ateratzeko atetik oihukatzeko zirrikituak zuloa daukan tartetik eta otsoa alde egin ezak ardi ta bildots artetik.
Gure gorputzak ibili arren gaur zutik nahiko juxtuan urez bakarrik dauden botilak harturik gure eskuan neke isila sentitzen dela bihotzean ta buruan egun osoak iragan behar batek ahal duen moduan nortasunaren arnas bezala beharrezkoa genduan.
Sari zaleak kalean lasai nahi dutenean tiroka bi gobernuen laguntzarekin herriari ostikoka euskal arima daukagunari anitz gaituzte gorrota baina kazkabar horren pisuak ez dezala hautsi soka bihar eduki dezagun behintzat irin txuriko errota.
Gose grebaren egoera hau da borroka baten lema bukatu dadin azeri txarrak ezarritako kondena hari onarekin josi dezagun hainbat urteko etena gure doinuak entzun ditzagun atera behingoz antena oilarrak kanta dezala egun berriaren hastapena.
Karibetik Kantaurira |