Karibetik Kantaurira
ZIRRARA ETA TAUPADA EROTIKOAK Caracas, 1997
Bizi-bizi aldapan gora aieneka arratsalde goxoan eztiki fereka nork ez ditu amesten gauza hauek tarteka isurtzeko beharra maitasun beteka
Maitaleak usainka hasten direnean taupadaren kolpeak dabiltza aienean jolas erotikoak gozatu nahiean zenbat holako amets dauzkagu gordean
Solasaldi batekin txertatzen da txantxa kilikatzen kokatuz jolasteko kantxa ta berotzen denean era horretan plantxa isurketa batekin buka leike dantza
Izan gabe inoren sasi abogadu lizunkeriak ere bere lilura du ametsaren ametsak ez baitu ezer tabu baliabide hori behintzat badaukagu
Udazken udaberri bertso eta kanta maitearen marmarra oihartzun xarmanta lehorrari bustitzen dakien ur ttantta erotismoak dauka holako estanpa
Horizonte gainean ilargi betea itzulika-itzulika dabil kohetea aproposa hausteko lotsaren katea gau osorako izan daiteke flirtea
Itsaso ertza sexu bizipenen txoko maitasun olatuak grinez mokoz moko gogo eta goseak bereziki topo uneak une dira geroak geroko
Gurutzatzen danean begiratasuna limurtasun xumeak duen oihartzuna irudimen librean igurtzi lizuna lizunkeriak lizun amesten zentzuna
Erotismoz beterik fantasi gurdia tanga hutsez zer mauka sagar ipurdia sei eta bederatzi bikote berdia sorgin zenbaki horrek badu pikardia
Lizunkeri hutsean mugituz hamaka txundigarri behar du Kubako mulata egoera horretan nor ez akrobata Karibeko usaina erakarri da ta
Atsegin irrikitan txintxilipurdika tigrearen jauzia zirrika-zirrika erotismoz mezuka keinuen kimika zer gauza polita den maitasun lirika
Zuhaixkaz inguratuz erdi biluzian oihaneko usainak sexu gorputzian bustitasun bortitza azken igurtzian nonbait isuri zena atzo iluntzian
Karibetik Kantaurira |