Eka
07
05
Batya Gur hil da, Israelgo idazle handienetakoa. Hango Agatha Christie zela zioten, beste inorekin parekatu ez zutelako. Hedabideetan lekurik ez duen herria erakusten dute haren liburuek. Tel Aviven jaio zen. Hebraieraz sabra esaten zaie 1948an sortu Israelgo Estatuan jaioetakoei. Israel sortu baino bi urte lehenago iritsi ziren Palestinara Batya Gurren gurasoak. Holokaustotik bizirik irten ziren judu poloniarrak ziren.
Eka
07
05
Datorren astean beteko dira 98 urte jaio zela. 1988an hil zen. Berriki, Provenzako egilearen oinarrizko antologia kaleratu du Jorge Riechmannek, Galaxia Gutenberg argitaletxearekin. Halere, Gallimard argitaletxean Bibliothèque de la Pléiade sailean kaleratu lan osoen bilduma da antologiaren erreferentzia. Aurelia Arkotxak euskaratu zituen bere poema batzuk Maiatz aldizkarian, 1988ko apirilean. Frantziako poeta handienetakoa izan zen, erresistentziakoa, mendea ulertzeko ezinbestekoa.
Eka
02
05
Poeta eta kantugile bikaina, erbestearen ahotsa da, Pedro Mari Otañorenarekin batera, Jose Mendiage hazpandarrarena. Bere lanen biltzaile Piarres Xarritonek ikertu duenez, orain 160 urte, 1845eko apirilaren 27an jaio zen, Aldudeko herrian. 1863an Montevideora joana, Ameriketako aldizkarietan eta kultur mugimenduetan parte hartu zuen. Aldizkarietan plazaratutako bertso eta poemak, hala-nola Zazpiak bat Eskualdun kantuak liburu kolektiboan argitaratutakoak bildu zituen Piarres Xarritonek Jose Mendiague (1845-1937). Haren bizi eta haren kantuak liburuan, eta plazaratu 1992an. Mendiageren lanez gain, eta haren gaineko hitzaurre eta oharrekin, berari bidali eta berataz idatzitako beste zenbait bertso eta kantu ere jaso zituen Xarritonek. Osorik eskaintzen dizugu orain liburua.
Eka
02
05
Gabriel Arestik Don Kixote Mantxakoa eleberriko lehen zortzi kapituluak euskaratu zituen 1969an, eta lehen aldiz 1986an argitaratu zituen Susak Arestiren lan guztien bilduman, Natxo de Felipe eta Begoña Prietori esker. Jatorrizkoan lehen bi kapituluak makinaz jota daude, eta hurrengo seiak eskuz idatziak. Gabriel Arestik —ekainaren 5ean 30 urte hil zela— zazpigarren kapituluan data eta ordua paratu zituen: 1969ko apirilaren 14an, 23:30etan. Gaur egungo grafiara aldaturik ekarri ditugu orain zortzi kapitulu horiek.
Eka
02
05
Hainbat eremu eta lan-arlotan jardundakoa izan dugu Juan San Martin, 2005eko maiatzaren 30ean hil dena. Idazle anitza, literatur aldizkarietan hasi eta hantxe eman zituen argitara hainbat lan, batez ere Euzko Gogoa, Olerti eta Egan-en. Hantxe plazaratu zituen 100etik gora poema eta hainbat itzulpen-lan, gehienak Interneten irakurgarri daudenak. Literatur aldizkarietan egin zuen lanaren aurkezpentxo bat egin nahi izan dugu eibartarraren omenez.
maiatza
31
05
Ginea Bissauko kantari eta poeta. Bolaman jaio zen, eta ikasketak amaitu zituenean, aukera baten bila ibili zen Afrikan lehenik. Esperientzia ondo atera ez, eta Gineara itzuli zen. Futbolak Europara egiteko modua eman eta Portugalera egin zuen. Bi futbol taldetan ibili zen. Madrilera joan zen gero, Bilbora azkenik. Fidjus di Africa taldeko abeslaria da gaur.
maiatza
31
05
Jorge Ibarguengoitia. Ezezaguna ia. 1983an hil zen hegazkin istripuan, bere literatur ibilbidearen gailurrerantz hurbiltzen ari zela. Geroztik ahaztua eta baztertua. Mexikoko literatura solemnitatetik askatu zuen, ironia eta umore garratzaren bidez. Abizenak salatzen du sustraiak nongoak dituen. Bartzelonako Seix-Barral argitaletxeak Jorge Ibarguengoitiaren lanak berrargitaratuko ditu aurrerantzean. Estas ruinas que ves 1975eko nobela izan da kaleratu duen lehen lana.
maiatza
26
05
Itzultzaile eta literatur eragile bizkorra —Euzko Gogoa aldizkaria Iokin Zaitegiren auspoaz atera zen, Andima Ibinagabeitiaren laguntzarekin—, bi poema liburu plazaratu zituen Iokin Zaitegik: Goldaketan (1946) eta Berriz ere goldaketan (1962). Bi liburuotan eta literatur aldizkarietan plazaratutako lanetan erbesteko poeta ageri da. Forma eta arnasaren aldetik landuegia ez bada ere bere poemagintza, deserriratzea sufrimendu izan zenen ahotsa da berea, 36ko gerra ondorengo urte horietan ezinbesteko erreferentzia. XX. Mendeko Poesia Kaierak bilduman eman zuen argitara Susa argitaletxeak Iokin Zaitegiren poemen antologia, osorik eskaintzen dizuguna.
maiatza
26
05
Hamalau ipuinez osatuta dator Alberto Barandiaranen Mundu txikia, idazlearen fikziozko lehen liburua, Susak argitaratua eta Iñigo Aranbarriren hitzaldiz aurkeztu berria izan dena; liburuko lau ipuin eskaintzen dizkizugu hemen. Lehendik bi kronika hunkigarri ezagutzen dizkiogu Alberto Barandiarani: Gaizkileen faktoria (2000) eta Ez zaigu ahaztu (1998).
maiatza
24
05
Espainiako etorkizuneko idazlerik garrantzitsuenetakoa izango zela iragarri zuten Espainiako kultur gehigarriek 1995. urtean Entiéndame ipuin bilduma kaleratu zuenean. Herralde saria irabazi zuen gero Paris (Anagrama, 2000) nobelarekin, eta iragarpenak errealitate bilakatu ziren. Los seres felices eleberria kaleratu du Anagrama argitaletxearekin orain gutxi. Promozio lanetan ari da orain buru-belarri idazle madrildarra.
maiatza
19
05
Orain 50 urte, 1955eko martxo-apirileko eta maiatz-ekaineko Euzko Gogoa aldizkariko zenbakietan kaleratu zituen Salbatoren Mitxelenak Abendats eta Bizi nai poemak, bere poesi bidean esanguratsu eta inportanteenetakoa. Gerra osteko poesigintzan ere mugarri bilakatu ziren, isilarazitako ahots baten plazaratze gordina ekarri baitzuten, urte batzuk lehenago argitaratutako Arantzazu poemaren ildotik. Erreferentzia ezinbestekola gure literaturan, Susa literatur argitaletxeak 2000. urtean kaleratu zuen Salbatore Mitxelenaren poemen antologia bat, XX. Mendeko Poesia Kaierak bilduman. Orain osorik daukazu.
maiatza
17
05
Asko idatzi da II. Mundu Gerraz munduko literaturetan. Gehiago Europa zaurituan, heroikoago AEBetan, Japoniaren birjaiotzara begira Asian. Lehen begiratuan ez hainbeste gurean, ez behintzat Gerla Handiaz edo 36koaz bezainbeste. Baina bazen gerla horretan euskaldunik, ezta? Nola landu den, garaian eta gerora, gerra ostean, eta zein ikuspuntutatik, Europako literaturan eta euskaldunean, ikusiko dugu ibilbide honetan. Gerra eta literatura eskutik beste behin ere.
maiatza
12
05
II. Mundu Gerra ez ezik, hamaika gai landu ditu bere poemetan Jean Diharce Xabier Iratzederrek: antzerki-lan eta kronika-lanez gain, 15 poema liburu ditu kaleratuak 1940an Zakalar izeneko poemarioa kaleratu zuenetik. Horietarik Fededunen arbasoa, adibidez, osorik eman genuen 128. zenbakiko Literatur Emailuan. Susak egindako XX. Mendeko Poesia Kaierak bilduman kaleratu zen Iratzederrena, 2000. urtean. Osorik eskaintzen dizugu orain.
maiatza
12
05
Maiatzaren 8 eta 9an gogoratu da II. Mundu Gerra Europan duela 60 urte amaitu zela. Euskal Herria ere ukitu zuen gerrak ez du adierazpen gehiegirik izan gure literaturan, baina zerbait bai. Badaude liburu batzuk, artikuluak, bertsoak… eta guk Emailu honetara, efemeride haren harira, ekarri nahi izan ditugu Xabier Iratzaderren 6 poema.
maiatza
10
05
1968an kaleratu zuen bere lehen lana. Sei lan kaleratu ditu soilik ordutik. Drama hotz eta tragikoak dira bere narrazioak. Azkena Proleterka izan zen, 2001ean. Hedabideetan apenas agertzen den. Egileari buruzko ezaugarririk ez da ezagutzen ia. Zorrotzak eta isilunez beteak dira bere lanak. Ez du gupidarik pertsonaiekin eta munduarekin. Ez dago itxaropenik bizidunentzat.