II. Mundu Gerra
eta literatura
Europan II. Mundu
Gerra amaitu zela 60 urte bete diren honetan, errepaso azkar batek
erakusten du gerra horrek ez duela isla handirik izan gure literaturan,
ez behintzat I. Mundu Gerrak, "Gerla handiak", edo Espainiako Gerrak
izan dutena. Ez dira gehiegi, baina zerbait bada. Oraindik orain,
2004.ean kaleratu zen Blackout eleberria, Xabier Montoiarena, Paris
okupatua eta okupazio bera
gai dituena; ipuinak ere badira;Etienne
Salaberrik Ene Sinestea
liburuan kapitulu oso eta
interesgarri bat eskaintzen dio gerlari; 1941ean hautsa harrotzeko
moduko Petain Marechala, Frantziaren aintzindaria obra dago, Domingo
Soubeletena....
Duela 10 urte,
gerraren 50. urteurrenaren karietara, Eusko Ikaskuntzak jardunaldi
batzuk antolatu zituen gerra eta literaturaz, eta haren emaitza
aldizkari batean eman, Cuadernos de
Sección. Hizkuntza eta Literatura agerkarian, Oihenart
bildumako 14. alean. Zenbaki horretako artikulu guztiak Interneten
irakur daitezke, euskomedia.org gunean. Hor
badira, Gerla Handiaz dihardutenez gain, II. Mundu Gerrari eskainiak
zenbait artikulu alemanen okupazioaz, Zuberoako liberazioaz, Paris
okupatuaz... Xipri Arbelbidek, Txomin Peillenek, Piarres Xarritonek eta
Xabier Iratzederrek idatziak, besteak beste.
Bada artikulu bat bereziki II. Mundu Gerraz eta bertsogileez diharduena, Patri Urkizuk idatzia, Bertsogileak eta II. Mundu Gerratea izena duena. |
Begiak
Xabier Iratzeder
Begiak ilun, begiak
gorri, Dang, dang jo baitu egun ezkila «Gerla ote dugu gerla?» «Ez dakit eta...» Gerla gauz latza! Zoazte, urtzen zait bihotza. Ez zadazue hola begira Zoazte, noan elizara. «Jauna, Jaun ona, oi, zoin argiak Diren gizonen begiak! Entzun nezazu beltz edo urdin Hetarikan urrun dadin. Bai, urrun dadin gerla beltz hori Irriz dauden biziari. Bai, irriz dauden edo bederen Gerlarekin hets ez diten.» Ondikotz! jada jo dut ezkila. Bai, begi maiteak «Gerla!» Zenbatek dute beren behako Xoragarria galduko! Nigarrek, suek janen dituzte Bainan... ikusiko dute: Zeruko argiz beteko dire Gerla beltzak hilik ere
|
Hila da
Ez ninduen sekulan
herioak laztu. Haren ikara eta usainak senditzen. Errobiko zelaia gaur hola zerk zaitu, Gozo hura kendurik hainbertze usaintzen. Beldur nago ez baitut nigarrik ixurtzen, Beldur bihotza zapart eginik ez naizen, Penak salatu gabe, hemen flakatuko. Denak zerk ote ditu gaur hola usaintzen? Lohitik heldu dira, lohi itzultzeko... Pertsukeri hoik oro ezin jasan zaizko Bihotz huni; egiten baitiotet uko. Doala ba lasaiki nere zorigaitza. Ixil ba ixil, nere penen entzuteko. Oi, gaindi egin gabe huts hadi bihotza. Eskuratu dut atzo arrebaren hitza Ikasi baitaut anai baten heriotza. Azpian eman zautan: «Zure Mayi» eta Nigar bat... ezin gordez pena horren gaitza. Gaixoak! zertan zaizte Ama eta Aita. Mixel, nere anaia suhar eta hauta, Berri beltz hori ezin sinetsia baita, Zato, ager zakizkit, egidazu irri. Zato lehen bezala dugun biek kanta; Bi bozetan lot gaiten zure kantu horri: «Ttipi ttipitik...» bainan bakarrik naiz ari... Ahantzi ote zaitzu, oihuz nago zuri Zure anai leialaz, Mixel, orroit zaite. Itsasoan arrauka, mendietan kurri Elgarrekin joaitea hain ginuen maite. Orai denak ahantzi zaizkituz, ba ote? Bihotzek ahanzterik sekulan ez dute: Ixilik orroit zaude, ez zaitut ahantzi Ez eta ahantziko zu ganat jin arte, Zuri esker delakotz nere karra bizi. Zuk dautazu Herria hola maitarazi Zure gogotik, zure karretik datortzi Nere amets zabalak, pertsulari karra. Hiltzekotan hiltze hau zinuen merezi: Herriaren zaintzale, etsaier begira. |
Alargun
Xabier Iratzeder
Kapadun bat nigarrez
ikusi dut egun |
Zarrapo
Leiotik xeletaka ditugu
ikusi |
18-8-40
Donibanen
Mendiak su
Anaia,
beha nerekin Mendi haukien ederra: Sorbaldak hezur badaude eta burua zoin gora, Altzoan diren etxetan ezin sartua beldurra. Iragaitean lanoak ari zaizkote fereka, Mendeal eta hegoak soinuz errekaz erreka, Eta goizeko argia su-pindarretan musuka. Gerlak jin eta gerlak joan. Mendiak xutik egoki. Bi aldeetan Semeak dena odol hil izaki, Eta daldara bat gabe patxadan daude lasaiki. Hemen bazine, Anaia, mendi buruen pizteko! Lo dauzi... eta gazteak hoztu ala hil baitzaizko, Euskal-Herria ari da, histen, arrozten betiko... Bizi garenak hotz gaude; zuk, bil zazu, bil, Anaia, Gure zaintzeko, dena su, erori uzta nasaia; Bil zuen gogo kartsuen aize zirimol arraia. Sistuz inarros zatzue Mendi harroka zaharrak! Eta, iratzar ditezen bihotzak eta hezurrak, Mendi gaineri burrunban doazkotela su garrak! |
Nun ote zare?
Alemaneri
ihes, Lazkaorat joana, Noiz ote dut ikusiko haurreko etxe xokoa? Eta neri irri gogoz ene Ama gaixoa? Supazterrean bazaudelarik, begitartea urtua, Entzun, Ama, haizearen auhen luzeen sistua Eta zure Semearen herrirako kantua. Amatto, otoi! ez egon hola suari beha nigarrez: Laster nuzu etorriko, zu besarkatu beharrez. Oi amatto hain maitea, ez egon ba nigarrez. Etorriko naiz iluntze betez, kantari eta amultsu: Zure esku xaharreri emanik musu ta musu, Luze-luze bizitzeko elgarrekin dohatsu. Nahasi zaikun mundu zabal hau zeruko Jaunak derama. Beude hartan otoitzez bat, zure ta nere arima, Hilik ere izateko betikotz bat, oi Ama. |