Jorge Luis Borges poeta
Erudizioa eta eguneroko objektuak, kosmosa eta taberna zuloa, Kartago antzinakoa eta Buenos Aires atzokoa aurkituko ditu irakurleak Jorge Luis Borgesen poemetan. Horrexegatik formaren nabarra, sonetoak eta milongak, haikuak eta “bertso aske” esaten zaion hori; horrexegatik titulu soilak eta segida mamizkoak, hitz lurrekoz funts metafisikoak, zangalatrau biziak patxadaren erdian, eta zerrenda borgestarrak turrustan. Bere narratibaren oihartzun eta eragin luze-sakonek irentsi badute ere nolabait haren poesia, honek kalitate aldetik ez dauka haren inbidiarik. Eta horren erakusgarri Munduko Poesia Kaierak bildumako kaiera, Juan Garziaren itzulpenean irakur dezakeguna.

