Rene Depestrek 100 urte
Mendea bete du abuztuaren 29an Rene Depestre idazle haitiarrak. 40etako diktadura militarraren aurkako ekintzailea, espetxea eta erbestea nozitu zituen. Negritudearen mugimenduari lotua, Cesaire eta Senghorren bidaide Parisen, Kubara eta Hego Ameriketara itzuli eta 50-60etako mugimendu iraultzaileak bizi izan zituen. Poesian eta prosan aritua, euskaraz bere zenbait narrazio irakur daitezke, Joxan Elosegik euskaratuak. Igelak argitaratu zituen 2013an Eros tren txinatar batean izenburuko liburuan. Haitiarrak 100. urtebetetzea duela ospatzeko, liburu horretako narrazio bi dakartzagu, Urrezko faisaia eta Bazhou.

