Abu 31 26

Marina Tsvetaievaren ahots etsia

Duela 85 urte hil zen, 1941eko abuztuaren 31n, bere buruaz beste eginda, Marina Tsvetaieva. Bizitza errealitate latza suertatu zitzaion, berea eta bere herriarena, erbestea bizi izan baitzuen Errusiako gerra zibilaren garaian, itzulera, banaketa, senarraren fusilatzea, semearen galera… Bizitzaren enbatei aurre egiteko idazketa zeukan, literatura, non haren askatasun egarria eta amets betegabeak bizitzaren beraren segida diren. Bere eleberri bat irakur daiteke euskaraz, Ene anaia femeninoa (Erein-Igela, 2022, Joxemari Berasategi itzultzaile) eta zenbait poema. Hedoi Etxartek hiru euskaratu zituen, eta bereziki  azpimarratzekoa 1924an ondutako Bukaeraren poema, formaz zein edukiz latz landutako poema luze eta ederra, euskaraz irakur daitekeena Josu Landak egindako itzulpenean.

Agenda

Efemerideak

Kritikak